Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Nahikoa da!

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko maiatzaren 5a, osteguna - 06:10etan eguneratua

gaurtik aurrera ETBikusteko aukera izango ez duzuenoi idazten dizuet. ETBn euskara hutsean hau eta bestea azpimarratzen aritzen garen tokitik. Izan ere gaurtik aurrera tarte batean ez gaituzue ikusiko. Ez gaituzue ikusiko, egungo Nafarroako Gobernuak eta egungo Nafarroako Parlamentuak, hau da herriaren gehiengoa ordezkatzen duen asanbleak, ETB ikusteko aukera aldarrikatu duten arren. Ez gaituzue ikusiko, Espainiako Gobernuak seinalea itzaltzeko agindua eman bezain laster sinadura bilketa hasi eta milaka sinadura bildu diren arren. Ez gaituzue ikusiko, absurdoaren absurdoa den arren.

Bereziki azpimarratu nahi nuke ETBren lehen kate honetatik aritzea, besteak beste oso gutxi baikara munduan euskara hutsean ari garen telebistak eta ondorioz euskarari ukatzen diotelako beste behin ere bidea. Zer ikusiko dute Arantzako biztanleek bihar arratsaldean eta Arribe-Atallukoek, eta Iruñeko lagunek? Ba ehunka kate: ingelesez, gazteleraz, gertukoak eta urrutikoak, baina ETB1 ez. Luzea da euskararen aurka duela urte asko bultzatutako estrategiaren itzala. Hain luzea, hura bultzatu zutenak agintetik kanporatuak izanagatik ere, trikimailuz eta datu faltsuetan oinarritutako helegite baten arabera, berriz ere hasierako puntuan ote gauden pentsatzera bultzatzen gaituzten. Eta itzaltzen ez badugu? Beti laguntzeko eta erantzuteko prest agertu izan zaidan EITBko zuzendari nagusiak, hartutako bidea hobetsi du publikoki, ETB berriz Nafarroan ikusteko azkarragoa eta eraginkorragoa izango delakoan. Bera horretan borrokatuko dela argi utzi digu.

Baina izan da ETBren seinalearena, eta Eusko Legebiltzarrak onartutako frackingaren edo etxebizitzaren legeak, eta Nafarroako Parlamentuak onartutako poliziaren biktimen legea, eta EAEko beka sistema, eta...

Hau guztia hain laburra izan den Espainiako XI. legealdiko parlamentuaren kontrola pasa nahi izan ez duen jarduneko gobernuaren eskutik etorri da. Ez dakit “baimen forala”, intsumisioa, desobedientzia zibila edo zer erabili behar den, baina aski da!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902