Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zabalik da Trikitilari gazteen Txapelketako izen-ematea

 Maiatzaren 28an izango da Getariako Euskal Jai Egunean, eta hilaren 18ra arte eman daiteke izena

2016(e)ko maiatzaren 4a, asteazkena - 10:31etan eguneratua

Getaria. Maiatzaren 28an ospatuko da Euskal Jai Eguna Getarian eta XVII. Trikitilari Gazteen Txapelketa lehiatuko da 17.00etan Berdura plazan. 18 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte, eta parte-hartzaileek dagoeneko eman dezakete izena maiatzaren 18a arte. Hala, bikote bakoitzak 3 pieza jo beharko ditu;batetik, trikitia;bestetik, pot-pourria;eta azkenik, arin arina, fandagoa eta porrusaldaren artean aukeratu beharko da. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dutenez, epaimahaiak honako alderdi hauek izango ditu kontuan baloratzeko garaian: piezen zailtasuna, bat etortzea, kantua, dantzagarritasuna eta panderojolearen lana. Eta horrelako txapelketetan ohikoa den bezala, baserritar arroparekin agertzea derrigorrezkoa izango da. Deialdi irekia denez, bikote askok emango balute izena, kanporaketa bat egingo litzateke lehiaketaren eguna baino lehen.

Sei sailkatu Halaber, sei bikote sailkatuko dira, eta 250, 150 eta 100 euroko sariak irabaziko dituzte lehen hiru bikoteek, hurrenez hurren. Horrez gain, laugarren, bosgarren eta seigarren onenek ere 60 euroko saria eskuratuko dute. Gainera, bikote getariar onenari ere saria emango diote. Esan bezala, izena emateko azken eguna maia-tzaren 18a izango da, eta 943 896 024 telefonora deitu edo kultura@getaria.org helbidera idatzi behar da. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902