Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ibilbidean aldaketak izango ditu Pagoeta Mendi Lasterketak

Lasterketa luzeagoa izango da eta mendi-bideak nagusituko dira maiatzaren 15eko proban

Ane Roteta - 2016(e)ko maiatzaren 4a, asteazkena - 10:27etan eguneratua

Salbatore Mitxelena Ikastolako guraso taldea, atzoko aurkezpenean.

Salbatore Mitxelena Ikastolako guraso taldea, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Salbatore Mitxelena Ikastolako guraso taldea, atzoko aurkezpenean.

Zarautz. Datorren maiatzaren 15ean, igandean, lehiatuko da XIII. Pagoeta Mendi Lasterketa, goizeko 9.30ean hasita, eta aurtengoan zenbait aldaketa garrantzitsu izango dira Zarauzko mendi lasterketan. Batetik, orain arte Zarautz Kirol Elkarteko talde batek antolatu du lasterketa, eta aurtengoan, Salbatore Mitxelena Ikastolako guraso talde bat hartu du lekukoa. Bestetik, ibilbidean aldaketa batzuk izango dira: bidea zirkularra izango da, irteera eta helmuga Klabelinsoro plazan izango da, Aritzbatalde kiroldegiaren parean, eta ibilbidearen zatirik handiena mendiko bidea izango da.

Lasterketaren xehetasun guztiak eman zituzten atzo arratsaldean Salbatore Mitxelena Ikastolako guraso taldeko Jon Azkuek, Igor Etxeberriak eta Iñigo Garciak, Ikastolan bertan. "Zarauzko Kirol Elkarteko kideek antolakuntza eramateko eskaintza luzatu ziguten eta oso erronka polita izan litekeela pentsatuz, aurrera egitea erabaki genuen. Bi helburu nagusi izan ditugu: batetik, lasterketa honi jarraipena bermatzea, eta bestetik, Ikastolak duen aktibitatea herrira zabaltzea", adierazi zuen Jon Azkuek.

Ibilbidean egindako aldaketek lasterketa luzeagoa egitea eragin dute. Hala, aurreko urteetan 14 kilometro ingurukoa zen ibilbidea, eta aurten 17 kilometrokoa izango da. Igor Etxeberriak azaldu zuenez, ibilbidea zirkularra izango da eta Klabelinsoro plazan izango da irteera eta baita helmuga ere. Pagoetara igotzeko ibilbidea berdina izango den arren, herrira jaisteko bidea aldatu egingo da, eta Pagoetako Parke Naturala gurutzatu, Orbelaundik igaro, eta Bombas Iturretik Zarauzko Klabelinsoro plazara helduko dira korrikalariak. "Iruditzen zaigu oso jaitsiera polita dela, eta korrikalarientzat askotan astuna egiten da hormigoian ibiltzea. Beraz, aldaketa honen helburu nagusia lasterketa ahalik eta erakargarriena egitea izan da mendiko bideak gehituz", azaldu zuen Etxeberriak. Eta Iñigo Garciak zehaztu zuenez, 80 bolondres inguru izango dira probaren egunean dena antolatzen. Horretaz gain, opari ugari banatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean, eta lasterketa amaitutakoan, hamaiketakoarekin tripa betetzeko aukera izango dute parte-hartzaileek nahiz bertaratzen diren ikusleek.

Izen-ematea, zabalik Dagoeneko proban parte hartu nahi dutenek;hori bai, antolatzaileek jakitera eman zutenez, 300 korrikalarik parte hartu ahal izango dute gehienez. Beraz, berrikuntzez jositako lasterketa honetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena www.herrikrosa.eus eta pagoetaml.com webguneetan 18 euro ordainduta.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902