Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordiziako EH Bildu "kezkatuta" agertu da udal gobernuarekin

Ordiziako EH Bilduk udal gobernuari eskatu dio aurtengo aurrekontuak prestatzeko "behar bezala" lanean hasteko

2016(e)ko maiatzaren 4a, asteazkena - 10:21etan eguneratua

Ordiziako EH Bilduko ordezkariak eginiko agerraldian.

Ordiziako EH Bilduko ordezkariak eginiko agerraldian. (M.A.)

Galería Noticia

Ordiziako EH Bilduko ordezkariak eginiko agerraldian.

Ordizia. Aurtengo aurrekontuak ez daude onartuta Ordizian. Apirileko osoko bilkurako gai ordenan zegoen aurrekontuak onartzea, baina udal gobernuak aurkeztu zuen proposamena ez zen bozkatzera iritsi, Ordiziako EH Bilduk aurkeztutako emendakina aurrera atera zelako. Koalizioak aurrekontu "alternatiboa" aurkeztu zuen, eta Ordizia Orain taldearekin botoekin batera bilkuran onartu egin zen. Ondorioz, hasiera batean udal gobernuak aurkeztu zuen aurrekontua berriz ere itzuli egin zuten bi alderdiek egindako zuzenketekin batera, udal gobernuak birmoldatu eta berriz bilkuran aurrekontu berri bat aurkeztu dezan. Igor Eguren Ordiziako EH Bilduko zinegotzia "kezkatuta" agertu da udal gobernuak dituen ardurak "albo batera" utzi dituelako. Egurenen hitzetan, udal gobernukoei dagokie aurrekontuak ondo prestatu eta helaraztea, eta "lan hori egokitzeko ezin dira oposizioaz baliatu". Horregatik, "behar den bezala lanean" jartzeko eskatu zuen EH Bilduko zinegotziak. Gainera, proposaturiko aurrekontuen aurka bozkatu izana leporatu izan dietela nabarmendu zuen, argi utziz hori ez dela egia. Igor Eguren: "Guk proposamenak egin ditugu, baina ez dugu erantzunik jaso. Hala ere, datorren asteetan biltzea espero dugu". M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902