Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zabor-sistema berriari ez dizkiote oztopoak jarriko

EH Bilduk Astigarragan hondakinak biltzeko moduari buruzko galdeketaren emaitzak onartzen dituela esan du

2016(e)ko maiatzaren 4a, asteazkena - 10:11etan eguneratua

Astigarraga. Apirilean egindako hondakinen bilketaren inguruko galdeketaren irakurketa egin zuen astelehen arratsaldean Astigarragako EH Bilduk. Taldeak edukion-tzien sistema gailendu zela botoen %59 eskuratuz eta beraiek babestutako atez ateko sistemak %40 lortu zuela gogoratu zuen.

"EH Bildurentzat ez dira nahi genituen emaitzak izan baina jasotako babes zabalak indarrak ematen dizkigu birziklapenaren alde eta erraustegiaren aurka lanean jarrai-tzeko", baieztatu zuten. Gainera, herri desberdinetan egindako galdeketekin alderatuta, Astigarragako emaitzak atez atekoaren aldeko babes handiagoa eta edukiontzien babes txikiagoa islatu dutela esan zuten.

EH Bilduk galdeketan izandako emaitzak onartzen ditu eta sistema aldaketarako ez duela inolako eragozpenik jarriko ziurtatu zuen. "Are gehiago, sistema eraginkorra izan dadin jarraipena egingo dugu gure helburua, %80ko hondakin bilketa mailari eustea baita. Udal Gobernuak konpromiso horri eustea ere espero dugu", adierazi zuten esker abertzaletik.

Gainera, langileen lan baldintzak bermatzeko, Garbitaniaren aukera aztertzeko eskatu diote Udalari, edo bestela, gutxienez errefusa eta organikoaren bilketa Udalak egitea. "Horrela, esan bezala, bilketa beraren jarraipena egokiagoa izango li-tzateke eta langileen baldintzak bermatzeko aukera hobeagoa", esan zuten.

Azkenik, azkeneko Plenoan argitu zen bezala, sistema aldaketa abian jartzeko lanean has dadila eskatu zioten EAJri. A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902