Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
V. EDIZIOA

Getxoko Berbodromoak jendea euskaraz hitz egiten batuko du kalean ostegunean

"Proiektu honek euskara ikasten ari direnak eta erabiltzen dutenak elkartu nahi ditu"

EP - 2016(e)ko maiatzaren 4a, asteazkena - 16:15etan eguneratua

Getxoko Berbodromoak jendea euskaraz hitz egiten batuko du kalean ostegunean.

Getxoko Berbodromoak jendea euskaraz hitz egiten batuko du kalean ostegunean.

Galería Noticia

Getxoko Berbodromoak jendea euskaraz hitz egiten batuko du kalean ostegunean.

Berbodromoaren bosgarren edizioa izango da Getxon ostegunean, maiatzaren 5ean, jendea euskaraz hitz egiten elkartu eta horrela hizkuntza kalera ateratze aldera. Bizarra Lepoan elkarteak eta udal, Lauaxeta eta Jose Antonio Agirre ta Lekunbe euskaltegiek osaturiko Egizu elkarteak Getxoko Udalaren laguntzarekin antolatuta, Berbodromoaren hiru saio izango dira, euskaraz mintzatzeko gogoa duten guztioi zuzenduta, hau da, euskara ikasten ari direnei, berbalagunei, euskaldun zaharrei eta berriei.

BILBO. Egitasmoaren sustatzaileen arabera, "proiektu honek euskara ikasten ari direnak eta erabiltzen dutenak elkartu nahi ditu. Hizkuntza kalera aterako da, ahalik eta jende gehien biltze aldera".

Goizean bi saio izango dira, 09.00etan eta 11.00etan, Areetako Eskoletako plazan;arratsaldean beste saio bat izango da, 19.00etatik aurrera, Romoko poteo aldean. Taldeak dinamizatzaile batekin osatuko dira eta parte hartzaileak gai batez 15 minutuz mintzatuko dira. Amaitutakoan, altxatu eta beste talde batera joango dira beste mintzakide batzuekin hitz egiteko.

Gaiak hurrengo hauek izango dira: "Bizitza zerrendak, hil aurretik egin beharreko gauzak: liburu bat idaztea, zuhaitz bat landatzea, haur bat izatea...";"Euskal Herriko txokorik magikoena zein da zuretzat? Zergatik gomendatuko zenuke?";eta "Topikoak. Zein topiko ezagutzen duzu?".

Jardunaldia jai giroan amaituko da abestiak euskaraz kantatzea gustuko duten hainbat zaletuk, eta inguruko lau ostalaritzako establezimenduk (Gure Etxea, La Mona, Arotza eta Museo) euskaraz eskatzen dutenei pintxo bat doan eskainiko diete. Informazio gehiago eta izen ematea www.getxo.eus eta www.egizu.eus webguneetan aurki daiteke.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902