Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
programa berria

Viviane Hagner eta Zoe Nicolaidou, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko gonbidatuak

EP - 2016(e)ko maiatzaren 4a, asteazkena - 16:32etan eguneratua

Fotografía promocional de la violinista alemana Viviane Hagner.

Viviane Hagner.

Galería Noticia

Fotografía promocional de la violinista alemana Viviane Hagner.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) kontzertuen programa berria abiaraziko du asteazken honetan, maiatzaren 4an, Bilbon, eta, hilaren 12ra bitartean, bi bakarlari gonbidatu izango ditu: Viviane Hagner biolinista eta Zoe Nicolaidou sopranoa. Emanaldiok EOSen zuzendari titularra den Jun Märklek zuzenduko ditu.

BILBO. Asteazken honetako kontzertua Bilboko Euskalduna jauregian izango da;hilaren 9an eta 12an Donostiako Kursaal Auditoriumean izango dira emanaldiak, 10ean Iruñeako Baluarte Auditoriumean eta 11n Gasteizko Principal antzokian, EOSek jakinarazi duenez.

Viviane Hagner biolonista alemanak (Munich, 1977) 13 urterekin egin zuen nazioarteko debuta, Zubin Mehtak zuzenduta, Berlin eta Israelgo orkestra filarmonikoekin batera eskainitako kontzertuan. Ordutik orkestra nabarmenekin eta zuzendari ospetsuenekin aritu da bakarlari gisa mundu osoan zehar.

Orkestrekin bakarlari modura jarduteaz gain, ganbera musika lantzen du eta biolin irakaslea ere bada Mannheimgo Musika eta Arte Eszenikoen Kontserbatorioan. Horrez gain, haur zein erretiratuentzat ere egiten ditu emanaldiak. 1999tik Nippon Foundation erakundeak utzitako "Sasserno" Stradivarius biolina jotzen du. EOSekin lehenbiziko aldiz ariko den honetan, Viviane Hagnerrek Alban Berg konpositorearen "Biolin eta orkestrarako kontzertua" interpretatuko du. Bergek bere lagun Alma Mahlerren alabaren izaera eta hura heriotzera eraman zuen gaixotasunaren bilakaera islatu zituen pieza horretan.

ZOE NICOLAIDOU

Bestalde, Zoe Nicolaidou Zipreko soprano gaztea Parisko Operako Artista Gazteen Programan aritu zen 2009tik 2011ra bitartean. Hor ekin zion bere ibilbideari, Philippe Jordan, Bernharndt Kontarsky edo Dan Ettinger maisuek zuzenduta. 2011n denboraldiko artista gazte nabarmenari Le Prix Lyrique du cercle Carpeaux saria merezi izan zuen.

Opera abeslari gisa Fantzian, AEBetan, Suitzan, Austrian eta abarretan aritu da eta kontzertu abeslari gisa bere errepertorioak oratorioak zein lan sinfonikoak hartzen ditu;horretan jardun du Portoko Orkestra Nazioanalaren denboraldian, La Roque D'Antheron nahiz Echternach jaialdietan eta beste hainbatetan. Halaber, errezitaldiak eskaini ditu Parisko Palais Garnier, Vienako Musikverein, Erromako Villa Medicis, Txipreko Arts Foundation eta abarretan.

Gustav Mahlerrek bere 4. Sinfoniako azken mugimenduan berreskuratutako "Gazteriaren adar magikoa" bildumako kanta bat interpretatuko du Zoe Nicolaidouk.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902