Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Ciudad sin ley’ gure diskorik onena dela uste dugu”

The Zepo talde hernaniarrak lan berria plazaratu du, hilaren 15ean Goiz Argi tabernan kontzertu batean aurkeztuko duena

2016(e)ko maiatzaren 4a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Beñat Allur eta Iñaki Pérez Ugalde, atzo.

Galería Noticia

Beñat Allur eta Iñaki Pérez Ugalde, atzo.

donostia- Rock and rolla gustuko dutenak zorioneko daude, The Zepo talde hernaniarrak disko berria argitaratu berri baitu. Ciudad sin ley izena duen lan hau gitarra hotsez eta rock ugariz beteta dago, eta euren lanik borobilena dela uste dute Iñaki Pérez Ugalde (ahotsa eta baxua) eta Beñat Allur (gitarrak) taldekideek.

“Hamar urteko ibilbidearen ondoren, ziklo berri bat hasi dugu disko honekin, eta lan honetan gauzak beste modu batera planteatu ditugula esan daiteke”, azaldu zuen Allurrek atzoko aurkezpenean. Adierazi zuenez, barrura begira izan dituzte aldaketarik handienak, baina publikoak ere nabarituko ditu: “Hau gure lan onena dela uste dugu”, azpimarratu zuen. Ciudad sin ley disko “kon-tzeptual” bezala definitu zuen, eta euren artean oso ezberdinak diren bederatzi abesti dituela gaineratu zuen. Intro batekin hasi eta kantu akustiko batekin bukatu dute lan hau, eta bi hauek entzunda oso rockeroa ez badirudi ere, denetariko abestiak daudela baieztatu zuen.

Adibidez, Sueños de rock and roll izenekoak hamar urtetan zehar taldeak izandako bizipenak isla-tzen ditu. “Nostalgia puntu bat ere badu”, gaineratu zuen Allurrek. Honi jarraitzen dion abestia, Ciudad sin ley, oso ezberdina da: “Kritika sozialez betetako abestia da, korrupzio kasuak hasi zirenean idatzitakoa”, esan zuen. Baina badituzte lan poetikoagoak ere. Mi musa izenekoak, inspiraziora iristeko bideaz hitz egiten du, eta Antonio Lópezen poesia zatiak erabili dituzte bertan.

Bestalde, taldearen ilusioa izan da diskoan blues bat sartzea. “Beste lanetan saiatu ginen, baina baladak egiten genituen azkenean;Un animal abestiarekin lortu dugu, bukaeran beste bilakaera batzuk baditu ere, flamenko eta indie puntuak hartuz”, azpimarratu zuen Pérezek. Hala ere, rock and rolla egiten dutela argi geratzeko, Monte arriba abestia nabarmendu zuten. “Letra bihurria du;maitasunaz, sexuaz, desamodioaz eta juergaz hitz egiten du”, azaldu zuen Allurrek, bere ustetan genero honekin oso bat datozen hitzak dituela gaineratuz.

Bestalde, zuzenekoetarako oso forma onean daudela baieztatu zuten bi taldekideek eta diskoaz gozatzeaz gain, aurkezpen birako kontzertuetara joatea ideia ona dela gaineratu zuen. Lehenengo aurkezpen ofiziala euren herrian izango da, Hernanin. “Hilaren 15ean, 19.00etan, Goiz Argi tabernan arituko gara eta sarrera doakoa izango da”, gogoratu zuten. Hala ere, Euskal Herriko hainbat txokotan ere arituko dira eta euren Facebook orrialdean iragarriko dituzte hemendik aurrerako datak. - M.E.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902