Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udal garbitzaileen greba, bertan behera

Zarauzko Udala, Limpiezas Villar enpresa eta langileak akordio batera iritsi dira eta gaur sinatuko dute hitzarmena

2016(e)ko maiatzaren 3a, asteartea - 11:14etan eguneratua

Zarautz. Zarauzko Udaleko eraikinen garbitasuneko langileen greba atzo hastekoa zen, baina bi bilera egin ostean, Limpiezas Villar enpresa, Zarauzko Udala eta langileak hitzezko akordio batera heldu ziren ostiralean, eta gaur bertan hiru aldeek sinatuko dute hitzarmena. Hala, greba bertan behera geratu da. "Honek ez du esan nahi greba baliogabetu egiten dugunik, pausa bat egiten dugula baizik. Badaezpada, sinadura lortu arte alertan jarraituko dugu", adierazi zion atzo NOTICIAS DE GIPUZKOAri Janire Diazek, ELA sindikatuko ordezkariak.

Baldintzen hobekuntzaBeraz, arazorik egon ezean, gaur sinatuko da hitzarmena, eta langileak eta Zarauzko Udala "gustura" daude lortutakoarekin. "Negoziaketak ondo joan dira, langileek eskatzen zutena izango dute, eta alde horretatik, oso gustura gaude, ni sindikatuko ordezkari bezala, baita 40 langileak ere. Hiru aldeek borondatea izan dute, eta guretzako lorpen handia izan da, langileen lan baldintzak hobetu egin baitira 2019 urtera arte, bai baldintza ekonomikoak, baita sozialak ere", zehaztu zuen Diazek.

Zarauzko Udalak ere balorazio positiboa egin du akordio honetara iristean. Hala adierazi du bileretan Zarauzko Udala ordezkatu duen Jesus Arana zinegotziak: "Oso gustura gaude, langileak soldata eta baldintza duin batzuekin geratu direlako. Bestalde, aurreko agintaldietan zituzten hitzarmenek sortutako gorabeherak ere bertan behera gelditzen dira, eta behingoz, langileek beraien eskubidak defendatzeko oinarri finko bat dute. Baina, aipatu beharra dago Udalak bitartekari lana egin duela eta akordioa enpresaren eta langileen artean lortu dela". A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902