Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tolosa Herria argazki lehiaketa martxan da

Argazkilari profesional nahiz argazkizaleek euren lanak bidali ahal izango dituzte hilaren 31a arte

2016(e)ko maiatzaren 3a, asteartea - 06:11etan eguneratua

tolosa- Targazki Tolosaldeko Argazkilari Elkarteak hirugarren aldiz Tolosa Herria deituriko argazki lehiaketa antolatu du. Interesatuek maiatzaren 31a arte dute euren lanak inongo kosturik gabe digitalean bidaltzeko.

Ekimen honen bidez Tolosan argazki kultura areagotu nahi dute eta, aldi berean, herriaren izenak oihartzuna izan dezan argazki munduan. Lehiaketa ekainean ospatuko diren San Joan jaien egitarauaren barruan kokatuta dago.

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta aurrekoetan bezala, bai gaia eta bai parte-hartzea libreak dira. Edozeinek aurkez dezake bere lana lehiaketan, argazkilari profesionalak zein amateurrak dira parte-hartzera gonbidatuak, hemen jaioak zein atzerrian jaiotakoak ere. Beti ere lanak originalak izan beharko dira, gehienez hiru argazki aurkeztu ahalko dira bakoitzeko eta lehenago lehiaketetara aurkeztu gabekoak izan beharko dira.

2016ko edizioan gainera tolosarren presentzia areagotzeko, hiru sari berezi prestatu dituzte bertakoentzat, klasifikazio orokorraz gain. Bestalde, lehenengo hiru klasifikatuek Argizaiola txapelketan parte hartzeko aukera izango dute.

Sari banaketa ekainaren 18an izango da Tolosako Kasinoan 12.00etan eta lehiaketan hoberen puntuatutako argazkiekin bi erakusketa inauguratuko dira, ondoren online jarriko direnak. Oinarriak eta informazio osagarria targazki.com web orrian daude eskuragarri. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902