Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar hasiko dituzte Legorretan Azintzio jaiak

Txupinazoa 19.00etan botako dute eta bost eguneko festari hasiera emango diote

2016(e)ko maiatzaren 3a, asteartea - 06:11etan eguneratua

legorreta- Egun bakarra falta da Legorretan Azintzio jaiei hasiera emateko. Bihar abiatuko dute festa, eta bost egunean luzatuko da. Arratsaldean jokatuko dute Gazte Pikuk antolatutako pilota txapelketako finala, eta horren ostean izango da txupinazoa. Aurten, Glori eta Maria Dolores Dorronsoro ahizpek eta Manolo Ezeizabarrenak (Joxepi Agirreren izenean) botako dute txupinazoa, urte askotan herritarrei zerbitzua eta tratu ona emateagatik. Ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoian ezarriko dute, eta bertan egongo da jarrita jaiak amaitu bitartean. Jarraian, puxikak eta goxokiak banatuko dituzte, besteak beste.

19.30ean, Goierriko bertso eskolaren eta Harituz Tolosaldeko bertsozale taldearen desafioa izango da, Ezkizu taberna aurretik abiatuta. Etzi meza nagusiarekin jarraituko dute festa. Arratsaldean Azintzio eguneko euskal erromeria egingo dute, 18.00etan hasita.

Ostiralean, 12.30ean pote, igel eta toka txapelketa egingo dute. Herri bazkariaren ostean play backsaioak izango dira protagonista. Haurrak 19.00etan hasiko dute haien saioa, eta helduak taula gainera ordubete beranduago igoko dira.

Legorretako kaleak mozorroz beteko dira larunbatean. 13.00etan txakolin dastaketa izango da, eta ordu berean hasiko dute paella txapelketa. Mozorrotuta egingo dute herri bazkaria, eta iluntzean kalejirak alaituko du giroa. Igandean agurtuko dituzte Azintzio jaiak, eta festa 20.30ean amaituko dute, Gizon Pikuaren ehorzketarekin. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902