Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bidasoa-Txingudi

Erlaitz Mendi-Maratoi Erdiak 350 korrikalari izango ditu

Igandean egingo da Aiako Harrian burutzen den proba “gogor bezain ikusgarri” honen VI. edizioa

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko maiatzaren 3a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Erlaitz Mendi Elkarteko Iago Martin eta Pedro Alegre, Kiroletako zinegotzia, atzo, San Juan plazan.

Galería Noticia

Erlaitz Mendi Elkarteko Iago Martin eta Pedro Alegre, Kiroletako zinegotzia, atzo, San Juan plazan.

irun- Irungo VI. Erlaitz-Aiako Harria Mendi-Maratoi Erdiak 350 korrikalarien muga beteko duela “segurutzat” jo dute antolatzaileek, atzo egindako aurkezpen ekitaldian.

Erlaitz Mendi Elkarteko ordezkari Iago Martinek, Pedro Alegre, Irungo Kiroletako zinegotziarekin batera, dei egin zien atzo “bai irundarrei bai beste lekuetatik etorriko direnei, gogorra bezain ikusgarria” den 22 kilometroko lasterketa honetaz “ibilbideko puntu desberdinetan disfrutatu eta korrikalariei animoak ematera” joateko.

Martinek “Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta babesleen laguntza” eskertu nahi izan zuen eta igandera begira, “oraindik, muga den 350 korrikalarien kopurua bete ez bada ere”, beteko dela “segurutzat” jo zuen.

Nahi dutenek, aukera dute oraindik kiroprobak.com webgunean izena emateko, 18 urtetik beherakoen 20 euroko preziotik hasi eta txip horia daukaten ala ezaren arabera, federatu eta ez federatuen 25-27 eta 27-29 euro artekoetaraino.

Iago Martinek “emakumeak bereziki” animatu zituen kirol proba honetan parte hartzera, “urtetik urtera gehiago badira ere, oraindik gehiago” nahi dituztelako antolatzaileek.

olatik siutzeraVI. Erlaitz Mendi-Maratoi Erdiak 22 kilometroko ibilbidea egingo du, “igandean, goizeko 9.00etan Ola sagardotegitik atera, Aiako Harriko lehenengo tontorrera igo eta handik behera, Errota Zaharren, azken igoera ikusgarri eta gogorra izango denaren ondoren, Siutzeko eskolaren aurrean helmugara-tzeko”, azaldu zuen atzo Erlaitz Mendi Elkarteko kide eta proba honen antolaketaren arduradunetako bat den Iago Martinek.

“Lasterketa oso ederra da, Aiako Harriko parkean babestuta dauden eremuetan barrena egiten baita, eta honek ere, aldi berean, parte-hartzaileen kopurua muga-tzen” duela ekarri zuen gogora Pedro Alegrek, Irungo Udaleko Kiroletako zinegotziak.

Alegrek “sei urte hauetan Erlaitz Mendi Elkarteak lasterketa honekin egin duen antolaketa lan bikaina” goraipatu zuen eta jendea animatu zuen “bai Olan, bai Siu-tzen zein bereziki Aiako Harriko gailurrerako igoeran lasterketa ikustera joateko, igande goizerako plan bikaina izango da eta, eguraldiak laguntzen badu behintzat”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902