Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Maiatzaren 3tik 27ra

'Euskara ibiltaria' erakusketa Bilboko Zabalgune eraikinera iritsi da

Argitaratutako zazpi liburukiak kontsultagai daudewww.euskaltzaindia.euswebgunean

EP - 2016(e)ko maiatzaren 3a, asteartea - 16:20etan eguneratua

Ekitaldi berean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VII. liburukia aurkeztu du Akademiak

Ekitaldi berean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VII. liburukia aurkeztu du Akademiak (EFE)

Galería Noticia

Ekitaldi berean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VII. liburukia aurkeztu du Akademiak

BILBO. Euskararen euskalki eta hizkerak ezagutzera ematea xede duen "Euskara ibiltaria" erakusketa zabaldu da astearte honetan Bilboko Zabalgune eraikinean. Erakusketak Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa du oinarri eta Akademiak berak, Bilboko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute. Maiatzaren 27ra bitartean zabalik egongo da.

Aurkezpen ekitaldian erakusketa antolatu duten hiru erakundeetako ordezkariek parte hartu dute: Bilboko Udalaren izenean, Juan Mari Aburto alkateak;Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Adolfo Arejita EHHAren zuzendari akademikoak; eta Laboral Kutxarenean, Julio Gallastegi zuzendari nagusiak. Eurekin batera, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaitzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere izan da.

Bestalde, hainbat komunikabide erakusketaren babesle diren heinean, horien ordezkariak ere ekitaldian izan dira: Berria, Bizkaia Irratia, Deia, EiTB, El Correo, Gara, Onda Vasca eta SER (Radio Bilbao) dira komunikabide horiek.

Erakusketaren helburu nagusia euskarak alor desberdinetan (lexikoa, izen morfologia, aditz morfologia, sintaxia eta abar) bere lurralde osoan hartzen dituen formak eta aldaketak erakustea da. Hala, bada, erakusketan honako materialak aurkituko ditu bisitariak: EHHA egitasmoaren historia laburra (testuak eta irudiak);euskararen bariazioak erakusten dituzten mapak eta hauen interpretazioak;  euskararen hizkuntz atlasa lantzeko erabilitako hainbat material: erantzun koadernoak, argazkiak, kaseteak, CDak;EHHAk argitaraturiko lanak: zazpi liburukiak, Ohiko mintzamoldeen antologia, CDak.

Erakusketa ikusgai dagoen bitartean, Euskaltzaindiak euskalkiei, herri hizkerei eta atlas linguistikoari buruzko hitzaldiak eskainiko dizkie Bilboko hezkuntza zentroei eta euskaltegiei. Hitzaldion helburuak honako hauek dira: ikasle eta interesdunei gure hizkuntzaren aberastasuna ezagutzera ematea;hizkuntzaren eboluzioa modu grafikoan erakustea;eta atlas linguistikoen nondik norakoak azaltzea.

Hortaz, interesaturik egonez gero, hezkuntza zentroek eta euskaltegiek Euskaltzaindiarengana jo dezakete, hitzaldi hauei buruzko informazio eske. Izan ere, Akademiak egutegi zein ordutegi aldetik eskaintza zabala jarriko du zentro horien eskura. Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 08.00etatik 20.00etara.

ZAZPIGARREN LIBURUKIA
Bestalde, erakusketaren irekierarekin bat eginez, EHHAren zazpigarren liburukia eta horrekin batera argitaratu den CDa aurkeztu dira ekitaldian. Aurrekoak bezala, Laboral Kutxaren babesarekin argitaratu ditu Euskaltzaindiak.

Liburuki berriaren lehen atalean baserriaren, etxearen, lur lantzearen, goldearen eta garraiogintzaren eta inguruko edo etxearekiko zenbait kontzeptu landu dira. Adolfo Arejita egitasmoaren zuzendari akademikoak azaldu bezala, "Atlas honen gai esparrua tradizioko munduari eta bizimoduari dagokio bete-betean, eta liburuki honen edukiak ere mundu aberats horretan murgiltzen gaitu lehen partean, berorren esparru batzuetan".

Liburua baserri etxe bateko sukaldetik abiatzen da eta horren osagarriak, etxe inguruko edo etxearekiko zenbait elementu edo toki garrantzitsu, sukaldeko tresneria edota ontzi eta tresnak jorratzen ditu. Laborantzako lanabes asko ere landu dira liburu honetan. Liburukiaren bigarren partean gramatika kategoria oinarrizko batzuk eta aditzaren inguruko zenbait alderdi landu dira, bereziki sintaxiari dagozkionak.

Beraz, EHHAren zazpi liburuki kaleratu dira dagoeneko eta guztiak daude kontsultagai, PDF formatuan, Euskaltzaindiaren webgunean (www.euskaltzaindia.eus). Izan ere, seigarrena eta zazpigarrena astearte honetan bertan jarri dira publikoaren eskura. Horrez gain, bosgarren liburukia ikusgai eta entzungai dago webgunean: batetik, liburukiaren testu osoa PDF formatuan irakur daiteke osorik, eta bestetik, lekukoek emandako erantzunak entzun ere egin daitezkeela. Epe motzean, seigarren liburukiaren audioak ere eskegiko dira Euskaltzaindiaren webgunean.

Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du xede. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galde sorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galde sorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren, eta herri horietan eginiko inkestekin 2.400 zinta grabatu ziren. Euskaltzaindiak bildurik dituen grabazioak 4.000 ordutik gora dira (batez beste 27 ordu herriko).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902