Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hondarribiko sardara

Martin Merinok Gipuzkoako II. Bakailao Pintxo Txapelketa irabazi du

EUROPA PRESS - 2016(e)ko maiatzaren 2a, astelehena - 18:08etan eguneratua

DONOSTIA. Hondarribiko Sardara jatetxeko Martin Merino izan da Gipuzkoako II. Bakailao Pintxo Txapelketaren irabazlea, Bidasoako bakailao-enpresek babestuta, 'Bacalao Saboréalo' elkartean batuta, eta Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Amstel garagardoaren eta Atalaia hotelaren laguntzarekin.

Baseclick-ek antolatutako txapelketa honetan, sukaldari hondarribiarrak irabazlearen txapela, trofeoa, 500 euro dirutan eta diploma jaso ditu.

Miguel Ángel Páez, Irungo Udaleko zinegotzia, eta Félix Manso, epaimahai buruaren eskutik jaso du saria Merinok. Txapelketaren bigarren edizio honetan Gipuzkoako 42 establezimenduk hartu dute parte, eta bi astetan zehar proposamen gastronomikoekin lehiatzen ibili dira, bakailaoa osagai nagusia izanik.

Bigarren sailkatua Zazpi donostiarra izan da, Paul Arrillaga sukaldariarena, Mikel Corcuera, kritikari gastronomikoa, eta Alberto Santiagoren, Bacalao Santimar-ekoa, eskutik jaso du saria.

Hirugarren saria Errenteriako Xera-rentzat izan da.




COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902