Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus

EAEn 2016-2017 ikasturterako Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea ireki dute

EP - Lunes, 2 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 11:11h

Un grupo de alumnos se dirige a las aulas

Un grupo de alumnos se dirige a las aulas (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Un grupo de alumnos se dirige a las aulas

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan 2016-2017 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea ireki da astelehen honetan, maiatzaren 2an.

BILBO. Azken urteetan bezala, izena emateko bi bide izango dira: on line edo ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Zehazki, internet bidez on line egin nahi dutenek, astelehen honetatik, maiatzaren 2tik, hilaren 11ra bitarteko epea izango dute (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus), eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko dute, prozesu horretan bertan. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko, berriz, maiatzaren 12ra arteko epea egongo da.

2016-2017 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 204 ikastetxe publiko nahiz pribatu izango dira EAEn, ondorengo hiru modalitate hauetako bat ikasteko: Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Artea. 2015-2016 ikasturtean 30.168 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Aurrematrikula egiteko epea amaitu ondoren, ekainaren 1ean onartuen eta ez onartuen behin behineko zerrendak argitaratuko dira. Ekainaren 1etik 6ra behin behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea irekita egongo da, eta ekainaren 9an onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratuko da. Azkenik, matrikula egiteko epea ekainaren 20tik uztailaren 6ra izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902