Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Mikel Martinez aktorea eta eskenako zuzendaria

“Kulturgileok ‘domestikatuta’ gaude, eta arriskua daukagu apur bat instituzionalizatzeko”

Bilbotar aktorea Eskenako zuzendari izendatu dute. Ardura berria hartuaz batera, euskal antzerkigintzaren ajeak eta lorpenak errepasatu ditu

Iñaki Mendizabal Elordi - 2016(e)ko maiatzaren 2a, astelehena - 06:16etan eguneratua

Mikel Martinez

Galería Noticia

Mikel Martinez

BILBo- Mediku ikasketak egin zituen, baina euskararen munduak liluratuta (eta arduratuta) maskaraden munduan murgildu zen, duela 35 urte. Ordutik, antzerkia landu du (komedia gehienetan, tarteka drama), eta orain dela aste batzuk Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkarteko (Eskena) zuzendari izendatu zuten. Horrez gain, eta kontraesankorra badirudi ere, Euskal Aktoreen Batasuna sindikatuko kidea da eta Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteko partaide. “Badakizu, mundu txikia da gurea, eta denetarik egin behar izaten dugu. Orain hau tokatu zait, Eskenako aurpegi eta sudurra izatea, batez ere sudurra”, dio Martinezek, sudur makoa seinalatuz.

Zuzendaritzak ardura berriak suposatzen ditu, eta aktore lana ez duzu utzi nahi. Gauzak pilatzen doaz?

-Bai, baina Zergatik, Jamil?-ekin asko disfrutatzen ari naiz. Agian hau ez nuke esan behar, baina aktore sentitzen naiz, goitik behera.

Orain arte ez?

-Horregatik esan dut agian ez nukeela esan behar. Bai, aspaldi da aktore sentitzen naizela, baina obra honekin bereziki.

Eta hori, zergatik?

-Izugarrizko indarra daukalako gidoi honek. Eta, gero, aktore bi gara, aurrez aurre eszenatokian, eta harrigarria da nola sartzen zaituen besteak zeure pertsonaian.

Egin dituzue hogeiren bat antzezpen. Honezkero biribildu duzue.

-Nik uste baietz. Badakizu zelan den hau, ikasi egin behar duzu lehenik, gero desikasi eta ondoren antzeztu. Orduan ateratzen da ondo. Azkenean, inportanteena da sentimenduak sentitzea, gero hori dena ikusleari transmititzeko.

Hori dena daukazu buruan, eta orain Eskena-ko ‘nagusi’.

-Ni aktorea naiz, baina asumitu dut kargua. Eskenan denok egin behar dugu denetarik. Gauza batzuetarako profila ematen dut, baina beste batzuetarako agian ez. Esaterako, gestore moduan, makal. Baina Eskenan Zuzendaritza Batzorde bat dago, lau pertsonak osatzen dutena, eta agintea horizontala da, beraz, ondo lagunduta nago.

Eta zeintzuk izango dira aurtengo Eskenaren erronkak?

-Aktoreekin sinatu beharreko konbenio marko bat badago, itxita ez dagoena, eta hori aurten zarratu behar dugu.

Publiko berrien bila ere bazabiltzate.

-Bai, eta zentzu horretan antzerkiak presentzia handiagoa izan beharko luke Hezkuntza Sisteman, eta hor instituzioekin bat egin beharko genuke. Baina kontuz, instituzioekin elkarlana sustatu behar dugu, baina instituzionalizatu gabe. Gero, formakun-tza ikastaro ugari antolatu dugu 2016rako;nazioartean gure lanak saltzeko ahalegin berriak egin behar ditugu;El último apuntador programa Radio Euskadin emango dute orain,... Badago zer egin.

Eta EHAZErekin zubi-lana egiteko prest?

-Saiatuko naiz zubi-lana egiten, bai. Esan dudan moduan, zenbat eta elkartuago, hobeto guztiontzat. Eskenan ere gustatuko litzaidake euskarazko antzerkiari presentzia gehiago ematea. Bai, badakit Eskena enpresa batzuen elkartea dela, baina nik oraindik antzerkia modu militantean ulertzen dut, eta sinesten dut bere premiaz eta bere indarraz;gizartean eragin dezakeen tresna dela uste dut. Eta, zentzu horretan, Eskenak izan beharko luke enpresa elkarte huts bat baino zerbait gehiago.

Batasun falta dago euskal antzerkigintzan?

-EAEko taldeen %70 dago Eskenan, eta ondo legoke guztiok egotea, indar gehiago izango genukeelako. Presio gehiago egin beharko genuke instituzioen aurrean, egiten duguna baino gehiago. Orain, esaterako, Bizkaiko Aldundiak antzerkiari ematen zion diru-laguntza txiki bat jausi egin da, promoziorako ematen zutena, eta ez dugu ezer esan. Errazena kulturatik kentzea da, ez dugulako zaratarik ateratzen. Domestikatutagaude, eta arriskua daukagu apur bat instituzionalizatzeko.

Inoiz, Gobernutik esan da eskain-tza gehiago dagoela eskaera baino. Hain zuzen, desorekatuta dagoela kultur ‘merkatua’.

-Eskaintza izugarria dago, bai, eta publiko gutxiago tokatzen zaio talde bakoitzari. 80. hamarkadan oso talde gutxi geunden eta, gutxienez, ehun bat bolo egiten genituen urtero. 300 egitera ere heldu ginen, esaterako, Kontrabajuarekin. Gaur egun, 35-40 egiten badituzu, itzel.

Hori aldatu da bakarrik azken 30 urteotan?

-Aldatu da marketing egiteko modua, bakoitzak bere erara egiten du, publiko diferenteei zuzenduta... Normaldu egin da antzerkigintza, eguneratu, baina beste diziplina ba-tzuekin ere gertatzen ari da. Dena den, normalean miseria kota txikiak maneiatzen ditugu euskal antzerkilariok. Gero, beste gauza batzuk an-tzera jarraitzen dute. Esaterako, gure publikoaren %75a emakumezkoak dira.

Profesionalizazioak ekarri du militantziaren moteltzea?

-Gizartea dago hotzago, orokorrean.

Agian, antzerkiak leku zentralagoa betetzen zuen 80.eko gizartean?

-Antzerkiak ez, baina kulturak esango nuke baietz, eragin gehiago zeukala orduan. Jendeak kuriositate gehiago zeukan...

Kultur ‘frankotiratzaileak’ falta dira, proiektu apurtzaileak?

-Seguruenik bai, antzerkian ere bai. Nik uste apurtu nahi dugula, baina ez daukagula argi zer esan eta zelan, ez daukagu argi zerekin apurtu nahi dugun. Agian hori da arazoa.

Noraezean.

Domestikatuago, salduago,... ez dakit. Agian bai, egon daiteke horrelako zerbait, baina ez da arazo nagusia. Arazo handiagoa da gizartea bera dagoela noraezean, ez dakiela zelan protestatu eta zertarako. Ostera, 80. hamarkadan argi geneukan hori.

Kontu handiz ibili beharra dago, gainera. Batzuetan badirudi Trantsizio garaian baino zentsura zorrotzagoa dagoela.

-Bai, begira Madrilgo titiriteroena... Errepresio zuzena dago, eta gero ez zuzena ere bai, agian pisutsuagoa dena. Hor gabiltza denok, zer esan zaintzen, zelan esan, badaezpada....

Eta 80. hamarkadatik zer gehiago erreskatatuko zenuke?

-Bazeuden emanaldi dexente instituzioetatik at antolatzen zirenak, elkarte, jai batzorde eta horrelakoek antolatzen zituztenak. Sare izugarria zegoen, eta gaur egun sare hori ahulagoa da. Kulturaren eta euskararen aldeko militantzia handia ere bazegoen, jakina, eta horrek lagunduko zuen era horretako zirkuituak elikatzen eta bultzatzen. Orain, baretu egin da hori.

Aipatzen duzun militantzia horrek eraman zintuen antzerkigintzara.

-Bai, askotan aipatu izan dut, baina Aitor Mazok hori aurpegiratzen zigun beti, militanteak ginela, eta ez aktoreak;eta guk alderantziz berari, bera aktore puta bat zala... Barre itzelak egiten genituen kontu horrekin.

Eta oraindik mantentzen duzun militantzia hori barik ez zenuke antzezten jarraituko?

-Bai, uste dut jarraituko nukeela, baina ez litzateke berdina izango.

Zergatik?

-Batzuetan zalantza daukazu egiten duzunarekin, obra konkretu batekin, baina euskaraz egiteak zalantza horiek uxatzen dizkit. Hau da, euskara da nire flotagailua. Izan dezaket zalantza hori, baina beti esaten diot neure buruari gutxienez euskaraz egin dudala, eta horrekin gizarteari zerbait ematen ari naizela iruditzen zait. Zalantzak uxatzeko aitzakia da euskara. Lehen zen dena, bidea eta helmuga;orain, flotagailua.

Baina jarraitzen duzu ofizioarekin gozatzen?

-Jakina! Urte hauetan guztietan esperientzia zoragarriak izan ditut. Esaterako, ikastetxeetan. Arrisku-tsua da hori egitea, baina kilikagarria ere bai, esperientzia gogorra eta bizigarria era berean. Ez da publiko entregatua, baina badago konexio berezi bat, eta, gutxienez, antzerkia egiten ari zara, eta euskaraz! Ez dok hiru-rekin euskaraz trufatzen, bazilatzen eta jolasten ikusten gintuzten... Asko betetzen nau kontu horrek. Zure publikoa ez den horri zerbait eragitea gauza handia da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902