Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Maiatzaren lenengoa

Txomin Garmendia - Domingo, 1 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Maiatzaren lenengo eguna degu gaurkoa, aurten igandez egokitu zaigu, baiña aste-egun izan balitz ere jai izango gendun;izan ere ain degu lilluaragarria il au! Esan liteke negu gogorra bukatu eta udara asten zaigula, gaurko

egunez, etxe atarian elurra ezaguta gauden arren.

Amabirjiñaren illa ere badegu, esan diteke-edo, zeikean pesta eta erromeriak ere maiatzarekin asten zirala. Guk gertuena, Amabirjiñari eskeñitako ermita, Ibarrako sailletan dagon Izazkunen gendun eta igandero erromeria izaten zanez, dantza saio ederrak egindako gazteak izaten ziran. Amabirjiñaren aurrean ere, izango zan jendea “Abemari” edo “errosarioa” errezatzen. Dantzarako garai onena joandakoak asko. Garaian garaiko kontuak.

Bai noski, Izazkunera joateko gurdi-bidea eta bidetxiurra besterik etzan garaia ezagutu genduan guk, ala ere jendearen joanera ikusgarria zan. Sarri pentsatu izan det, erosotasunak jartzea ez ote dan komeni;adibidez, mezetara joateko ez daukagu lokatzetan ibilli bearrik, baserririk urrutienean etxe ondoan kotxea izango degu, da zer ikusten degu? Berdin esan liteke baserriko bizimoduaz da abar. Izazkunera gaur ere joaten da jendea, jatetxe eder bat ere bertan iriki zuten eta eztai eta abar, nola ez? Garai bateko gazteriaren jokaera eta dantza gose ura gaur ez da ikusten ordea. Dantza saio ederrak egin, ondoren neska-laguntzera (al zutenak) joanez eta agurtzerakoan bi musu emanez urrengo igandera arte esanez, artzen zan poztasunik bai ote dago gaur? Or ere ez ote da aurrez niona? Gauzak erosoegi jarri.

Orain dioten au ere, Izazkunen gertatua izan bear du: mutil talde bat badator etxera arratsaldea Izazkunen igarota, oiñez eta illunpetan jakiña;baserriko mandioan ari zuri eder bat omen zegon, eta mutil bati neska gaztea zala iruditu, eta onela dio: “Atoz gazte, atoz, erroskillak ere baditugu-ta”. Mutilla aurreraka eta bi pauso edo atzeraka aria, laister omen zan aurreraka ere, ala jotzen du ari orrek mutilla bere partetan da, bere erroskil da guzti ankaz-gora. Ango parrak eta algarak etziran txikiak izango. Ankaz-gora joan zan mutillari berriz, joanak izango zitzaizkion neskatarako gogoak.


Aitortu bear ainbeste gauzek

lilluratzen gaituztena,

txalotzen degu gurea eta

txalotzen degu bestena;

esan liteke neguak ere

eman zuala azkena,

maiatz ill onek badauka zerbait

beste illak ez dutena.

Ilda genitun millaka zugaitz

piztu dira-ta ostatu,

oien artean txoriak kantuz

zeiñi etzaio gustatu?

Kukua ere kuku ta kuku

Ez dauka zertan kezkatu,

baldin izadia maite badegu

badaukagu zer ospatu.

Gaurko kamiorik etzegoan

naiko aldapa goruntza,

baiña gustoko leku danean

ez da nekatzen gorputza;

ainbeste sari guri emateko

norbaite bada on utsa,

aurreruntz ere Ama laztana

egin zaiguzu laguntza.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902