Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Asteartean Santa Krutz erromeria izango da Azkorten

Goizean zehar Urnietako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du errepidea itxita egongo baita autoentzat

Domingo, 1 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Urnieta- Datorren asteartean Santa Krutz Eguna ospatuko da eta, ohi denez, aurten ere ekitaldi mordoa antolatu dira Urnietako Udalak Azkorte ermita inguruan egun horretarako.

11.00etan meza ospatuko da eta amaitzean Zabale eta Larrañagaren trikitixa doinuek alaituko dute kanpa.

12.00etan herri kirolen erakustaldia egongo da eta ordubete beranduago Patxi Etxeberriak eta Anjel Larrañagak bertsoak botako dituzte.

Indarrak berreskuratzeko goizean zehar salda, txorizoa, odolkia eta edariak egongo dira.

14.00etan bazkari herrikoia antolatu da Oianume jatetxean. Izen-ematea bertan egin beharko da. Postrera iritsitakoan, bertsolariak eta trikitixa doinuak izango dira jatetxean.

Azkeneko urteetan bezala, Azkortera bertaratu nahi duen ororentzat doako autobus zerbi-tzua egongo da herriko taxi geltokitik 9.30etik aurrera. Autobusak behar beste joan etorri egingo ditu. Hori bai, azken igoera 12.00etan egingo du, baina jendea ermitatik 14.00ak arte jaitsiko ditu.

Ezingo da festa eremura kotxez bertaratu, errepidea itxita egongo baita. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902