Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Seme-alabak, Lanbiden

Bingen. Zupiria - Domingo, 1 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Aurreko astean zalaparta itzela sortu zuten Lanbideri buruz Lan sailburuordeak egindako komentarioek: bere seme-alabek ez omen dute erabiltzen, ezer eskaintzen ez duelako. Esaldi desegokia izan zen, dudarik ez, arlo horren ardura duen agintari batek esateko. Baina ez zuen gezurrik esan: 150.000 pertsona lanik gabe dauden gure herri honetan, ez Lanbidek eta ez merkatuan dauden beste lan-enpresa pribatuek ez baitute gauza handirik eskaintzen, enplegu eskari handiari erantzuna emateko. Eta zerbait ateratzen denean,... ze baldintzatan? Baina beldur naiz, orain ere, tximistari begira geratu garela eta ez hura sortzen duen trumoialdiari. Gure sailburuordeak komentario zoritxarrekoa egin zuen ekitaldian gauza potoloak esan ziren enpleguari buruz eta etorkizun iluna nagusitu zen gure seme-alaben lanaldiari egokituko zaizkien baldintzen inguruan. Jakitun batek lau taldetan banatu zituen lana duten pertsonak: funtzionarioak, lan-hitzarmen fijoa eta segurtasun soziala dutenak, autonomoak eta sasi-autonomoak. Eta etorkizunaz hitz egiterakoan, hauxe ondorioa: gero eta gehiago izango direla bai sasi-autonomoak eta bai aldi baterako lan-kontratua izango dutenak. Egonkortasun gutxi beraz. Hau da, antza, Lanbidera bidaltzen ditugun seme-alaben etorkizuna. Panorama eskasa, bai gure gazteentzat eta bai gure enpresetarako. Erakunde, enplegu-sor-tzaile eta langile-ordezkarien artean entendimendu handiagoa beharko luke gai larri honek. Herriaren eta herritarren etorkizuna dago jokoan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902