Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hitzak min

Arauak

Ana Telletxea - Domingo, 1 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Ana Telletxea

Galería Noticia

Ana Telletxea

Berriki, Iruñerriko herri ttiki bateko frontoian kartel xahar bat ikusi dut, aurrealdean, goi-goian. Frontoiari, ezker paretarik gabekoa bera, honezkero halako plastikozko estalpe iraunkor haundi horietako bat ezarri diote, euria saihesteko. Haren gainetik (arretaz begiratu behar da) lepo-luze dirudi horma-irudi ahituak, goi hartan ahaztua bezala, presentzia indargabeaz:

“Hablad bien. No blasfeméis”.

Gisa horretako eta bestelako debeku eta arau bitxiak badira munduan barna. Ba ote liteke debekurik gabeko bizitza publikorik? Edota pribaturik? Boterearen itzala, dena dela, irrigarri urrutixko joan izan da maiz. Hala, eta arinenetatik hasiz, Fran-tzian, XX. mendeko lege batek tren geltokietako despedidak galerazten omen zituen;ezin zen musurik eman, agurren luzamenduengatik trenak ez baitziren puntual abiatzen. Singapurren, bestetik, kaleak garbi edukitzearren, txiklea inportatzeko, fabrikatzeko eta saltzeko debekua ezarri zuten duela hamarkada batzuk. Norbegian, nonbait, alkoholdun edaririk kontsumituz gero, ezin omen du batek botoa eman;antza, edariak argi pentsa-tzeko zailtasuna dakar eta beraz, mozkortu nahi baldin badu batek, hauteskunde garaietatik kanpo behar du izan (eredu har baleza norbaitek!).

Bestalde, Israelen, larunbatetan ezin omen da hatza sudurrean sartu (astean zehar egurra!). Gainera Arkansasen zakurrei 18:00etatik goiti zaunka egitea debekatzen zaie eta Utahn txoriek lehentasuna dute autopistan (intermitenteari ematen badiote, noski). Hara. Hauek denak indarrean ote dauden ez dakit batere;meritua dute, gero!

Tontakeriak bazter utzita, arau eta debekuz josita bizi gara. Eta bizi izan gara. Arau batzuk (erlijioarenak kasu) oso errotuak daude hainbat belaunaldiren memorian, eta gaizki pasarazi diote jende askori. Portatzeko modu normalizatuak, hitz egiteko era txukunak, keinukerak, janzkerak, ordutegiak, jokaerak, bizierak… dena errespetuaren delako urraketari lotua, ez dakit nongo moralkeriari men eginik.

Eta, garaiak aldatu dira (beharrik!), baina gaur, atzo bezala, arauak ezartzen dituztenen artean Demostenes gutxi dago, portzierto.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902