Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

400 partaide, gaur Getariako II. Triatloian

54 neskek eta 146 mutilek hartuko dute parte, eta arratsaldeko 16.00etan hasiko da proba

Sábado, 30 de Abril de 2016 - Actualizado a las 09:23h

getaria – Getariako II. Triatloia lehiatuko da gaur arratsaldean eta 400 parte-hartzaile izango dira guztira;hain zuzen, 54 neska eta 146 mutil. 2016 denboraldiko lehena izango da triatloi hau eta partaideek 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte.
Iaz antolatu zen Getariako Triatloiaren lehen edizioa eta izugarrizko arrakasta izan zuen, eta aurten ere ez da gutxiagorako izan, plaza guztiak agortu baitira duela aste batzuk. Aurten, ordea, ez da kirolari australiarrik izango iaz bezala, baina Ainhoa Murua izango da gaurko izarra;izan ere, Rioko jokoak prestatzen dabil eta bere maila onenean izango da lehengo astean Cape Town-eko (Hegoafrika) nazioarteko zirkuituko proban 11. postua lortu ondoren. Mutilen artean, berriz, Jon Unanue (iazko garailea) da aipagarrienetako bat. Bestalde, aurten berritasun bat egongo da: Garateko igoera kronometratua izango da eta sari berezia egongo da igoerako denbora onena lortzen duten gizonezko zein emakumearentzat.
Beraz, gaur arratsaldean ikuskizuna ziurtatuta dago getariar eta ingurukoentzat. Emakumeak 16.00etan ekingo diote probari, eta gizonezkoek, berriz, 16.10ean. – A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902