Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Arkitektura 30 gazteren ikuspuntutik aztertuko da

DSS2016 hiriburutzaren baitan kokatzen den WhatsART laborategia Tolosan izango da

Sábado, 30 de Abril de 2016 - Actualizado a las 09:20h

tolosa – Datorren larunbatean, hilak 7, Gipuzkoa osoko 30 gaztek Donostiako Maushaus arkitekto kolektiboak prestaturiko laborategi batean parte hartuko dute. Hiri espazioa eta hiria: ARkiTEkturen begirada izenburua du, eta WhatsART proiektuaren barne kokatzen da.
WhatsART DSS2016 hiriburutzaren baitan kokatzen den Gipuzkoako 15 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa bat da. Proiektu honek bilatzen duena zera da, artea eta sorkuntza kolektiboaren bitartez, nerabeek proposatutako erronkei erantzuna ematea. Gazteek bizi duten gizartea hobetzeko eta etorkizun hobe bat bermatzeko asmoz. Beraz, nerabeen errealitatearen analisira eta gogoetara bideratutako proiektu bat da, zeinetan analisia eta azken adierazpena, artearen bitartez bideratzen den.
Deialdiari hasiera eman zitzaionetik, herriz herri mugitzen ari da, bakoitzean gazteek tailer ezberdinetan parte hartuz. Jada nortasuna landu dute Eibarren, dantza eta mugimendua Hernanin eta gazteriaren arazoen inguruan aritu dira Beasainen taldea osatzen duten nerabeak. Datorren astean Tolosan izango dira beraz, laugarren topaketa izango den honetan, hirien arkitektura gazte ikuspegitik aztertzeko. – A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902