Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Martxel Toledo Oiartzungo girizia elkarteko pilota saileko arduraduna

“Txapelketa honek duen berezitasuna pilotari gehien hartzen duen lehiaketa dela da, 150 parte-hartzaile”

Oiartzungo Girizia elkarteak 34 urte daramatza pala txapelketa antolatzen. Pilota saileko arduradunak, Martxel Toledok xehetasun gehiago eskaintzen ditu

Aitziber Muga - Sábado, 30 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Martxelo

Galería Noticia

Martxelo

Oiartzun- Gaur eta bihar, 8.30etik aurrera Madalensoro pilotalekuan, Euskal Herriko pilota txapelketaren finalaurdenetako zortzi partidu jokatuko dira, guztiak bigarren eta hirugarren mailakoak. Finalak, maiatzaren 14an izango dira.

Noiz hasi zen Girizia elkartea Euskal Herriko pala txapelketa irekia antolatzen?

-Girizia elkarteak hainbat alorretan gauzak antolatu izan ditu: sokatiran, mendian, bertsolaritzan... kasu honetan pilotaren txapelketa Girizia sortu eta jarraian hasi ginen antolatzen. Beste txapelketa batzuk joka-tzen genituen eta pentsatu genuen Giriziak ere bere ekarpena egin behar ziola pilota munduari eta txapelketa antolatzen hasi ginen. 34 urte jarraian daramatzagu txapelketa hau antolatzen. Azkeneko hamahiru urtetan jokatzen da Euskal Herriko pala txapelketa irekiarekin batera, gainera Josetxo Gamioren oroimenez antolatzen dugu. Gamio Giriziako pilotaria izan zen.

Oiartzungoa Euskal Herriko pilota txapelketa zaharrena al da?

-Buruz ari naiz, baina eskuzko txapelketa batzuk ezagutzen ditut urte mordoa jarraian antolatu izan direnak;baina hemen palarekin eta gomazko pilotarekin jokatzen dugu. Baina gure txapelketak duen ezaugarria da Euskal Herrian jokatzen diren txapelketen artean hemen jokalari gehien parte hartzen duten txapelketa dela. Hiru mailetan joka-tzen da (lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena) eta guztira 70-75 bikote izaten dira, urtero 150 pilotarik jokatzen dute txapelketa hau. Beste txapelketekin alderatuta hemen parte-hartzaileak bikoizten ditugu.

Zenbat hilabete irauten du txapelketa honek?

-Lau hilabete inguru irauten du, urtarrila bukaeratik maiatzera arte. Hasieran liga moduko bat jokatzen da. Astebururo hamar bat partidu jokatzen dira. Gainera a la cartajar-tzen ditugu ordutegiak. Batek ezin badu lanen kontuengatik edo semea gaixo jarri zaiolako jokatu, bada partidua egunez aldatzen zaio. Beste txapelketetan hori ezin da egin. Orain kanporaketa fasearekin hasi gara. Finala maiatzaren 14an izango da.

Nolakoa izaten da emakumeen parte-hartzea txapelketa honetan?

-Orain dela hamabost bat urte, txapelketa irekia izanik, gizonezkoek eta emakumezkoek jokatzen zuten, baina azken urteetan neskek ez dute txapelketa hau jokatzen federazioak antolatzen duen beste partiduekin kointziditzen duelako. Noski, hau txapelketa amateurra da eta txapelketa federatuak honen gainetik daude eta batez ere ondo jokatzen dutenek han ibiltzen dira. Aurten nesken hiru bikote apuntatu dira eta zenbaki honek ez du ematen txapelketa bat antolatzeko.

Beraz, arazoa ez da emakume pilotari gutxi daudela, baizik eta txapelketa asko daudela.

-Hori da. Neskak jokatu zezaketen lehenengo txapelketa guria izan zen, baina gero federazioak nesken parte-hartzea sustatzeko ardura hartu zuen eta jokatzen dituzten txapelketak garratzitsuak dira eta neska asko aritzen dira. Federazioak antolatzen dituen neskentzako partiduak garai honetan kointziditzen dute eta horrek gure txapelketari kalte egiten dio aspektu honetan. Guretzat pena bat da. Final egunean nesken partidua ere jokatzen zen eta aurten hutsune hori betetzeko beste norgehiagoka bat antolatu beharko dugu, lagunen arteko bat edo.

Kontutan hartu al duzue txapelketako datak aldatzea nesken parte-hartzea handiagoa izan dadin?

-Gure txapelketa ezin dugu dataz aldatu. Guretzako data egokienak hauek dira. Bukaera ekainera atzeratuko bagenu, Altzako txapelketarekin kointzidituko luke. Gero Irungo txapelketa urritik abendura arte, abenduan Lesakakoa izaten da... Dena hartua dago. Zorionez, egutegia txapelketaz nahiko beteta dago. Lehen hasi ginenean antolaketarekin, bakarrik bizpahiru txapelketa zeuden.

Asko hitz egiten da eskuzko txapelketetaz, baina nolakoa da pala txapelketen osasuna?

-Erreminta guztien egoera nahiko kaxkarra da. Palaren kasuan enpresa profesional bakarra dago koadroan hamasei pilotari daukana. Gainera hauek pala luzearekin joka-tzen dute. Baina afizionatu mailan, batez ere gomazko pilotarekin, jendeak asko jokatzen du.

Nolakoa izaten da herrian giroa txapelketa egunetan?

-Txapelketa zehar ez da jende asko partiduetara bertaratzen, baina final egunean bai egoten dela jende asko. Partiduak eta txapelketa ondoren, Girizia elkartean afaria egiten dugu eta ehun pertsona elkartzen gara.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902