Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Luix Kataraini buruzko dokumentala

Idiazabalgo artzain honen bizimodua jasotzen duen lana gaur aurkeztuko dute, 12.00etan, Guraso Elkartean

Sábado, 30 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:15h

idiazabal- Idiazabalgo Ikerketa Taldeak Luix Katarain (1926-2014) artzain idiazabaldarraren bizitza jasotzen duen dokumentala egin du. Nire artzantza du izenburua eta gaur aurkeztuko dute, 12.00etan, Idiazabalgo Guraso Elkartean.

Dokumentala 2013. urteko udan grabatu zuten Aritzeder baserrian eta Katarainek Arantzamendin zuen txabolan. Gazta zati bat dokumentalerako grabatutako materiala ere erabili dute. Izan ere, lan horretan ere Katarain azaltzen da eta dokumental hori ikusi ostean sortu zen Idiazabalgo artzainaren bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa egiteko asmoa.

Nire artzantza ikus-entzunezkoan, Katarainek artzaintzan nola hasi zen kontatzen du: Aran-tzamendiko txabola nola aurkitu zuen esplikatzen du eta bertan 62 urtez izandako bizimoduaren berri ematen du. Dokumentalean desagertzeko bidean dagoen bizimodu bat islatzen da. Izan ere, Katarain garai bateko artzainak bezala bizi zen eta beraiek bezala lan egiten zuen.

Dokumentalean, Idiazabalgo artzainarekin batera, Aritz Katarain, Inaxio Maria Eziolaza, Aimar eta Oihan Esnaola eta Ander Barandiaran ager-tzen dira. Ikus-entzunezkoa Maddi Garcia, Guillermo Urrestarazu, Maitane Urteaga eta Xabier Urteaga Idiazabalgo ikerketa taldeko kideen lana da. Grabazioaz eta edizioaz Pixel etxea arduratu da. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902