Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Santakruzak iritsi dira eta luze geratuko dira herrian

Pregoiak atzo 19.30ean iragarri zituen herriko jaiak eta lau egun dituzte andoaindarrek aurretik ondo pasatzeko

Sábado, 30 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:15h

andoain- Arratsaldeko 19.30ean Zubiaurren bota zuten Santakruzen hasierako pregoia. Jaieguna aurten igande izatea egokitu da, baino andoaindarrek nabaritu ere ez dute egingo, festetarako prestatu dituzten ekintza eta kontzertuekin.

Gaurko eguna txikienekin hasiko da haurrei zuzenduriko arrantza lehiaketarekin, Espigoian 09.30ean. Goizean zehar txalapartak, dantzak eta kalejirak egongo dira, Kale Nagusian auzo bazkarian deskantsu hartu arte 14.00etan. La Jodedera, elektrotxaranga, erreka jaitsiera, txistulariak, bakailu txapelketa, Peña Santa Cruz elkartearen danborrada, batukada eta kontzertua Bekoplazan eguna borobil amaitzeko. 00.00etan berbena Ezustean eta Ingo al Deu taldeen eskutik.

Igandea ez da gutxiagorako izango. Krosak 10.00etan eta 11.30ean, txirrindulari lasterketa Leizaur parkean 12.30ean, batukada feminista kaleetan zehar, 18.00etan XXX. Sagardo lehiaketa Zume plazan kalejira, Beheko plazan hasita Herri danborrada 18.30ean eta gidatutako plaza dantzak egongo dira 20.00etan.

Koadrilek aldiz astelehenerarte itxaron beharko dute euren bazkariaz gozatzeko, 14.30ean Bekoplazan. Programazio osoa andoain.eus webgunean dago eskuragarri. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902