Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar Pasaiako Elkarteen Eguna ospatuko da San Pedron

17.00etatik aurrera tailerretaz eta kirolaz gozatzeko aukera egongo da hamaika talderen eskutik

Aitziber Muga - 2016(e)ko apirilaren 29a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Gazte batzuk arraunean aurreko urte bateko Elkarteen Egunean.

Gazte batzuk arraunean aurreko urte bateko Elkarteen Egunean. (n.g.)

Galería Noticia

Gazte batzuk arraunean aurreko urte bateko Elkarteen Egunean.

Pasaia- Zazpigarren urtez Pasaiako elkarteek Elkarteen Eguna antolatu dute, Udalaren laguntzarekin. Honela, bihar arratsaldean Pasaiako txikiekin diharduten elkarte eta klubek piragua, arrauna, triala eta tailerrak prestatu dituzte San Pedroko gune desberdinetan.

Festa hau elkarteek haur eta gaztetxoekin egiten duten lana Pasaiako Haur eta Nerabeen Eskubideak Bermatzeko Planaren ardatz garrantzitsua da. Aurten hamaika elkartek hartuko dute parte San Pedron ospatuko duten zazpigarren edizio hau prestatzen.

Ekintzak egiteko hiru gune desberdin daude. Lehenengoa San Pedroko frontoian kokatzen da eta bertan tailerrak eta triala egiteko aukera egongo da 17.00etatik 18.00etara. Bost eta zazpi urte arteko haurrek trial egiteko bizikleta bere etxetik ekarri beharko dute.

Ondoren, 18.00etatik 19.00etara, Mater Itsasontzian eta Torrean familientzako tailerrak eta uretako ekintzak burutuko dira.

Ekintza hauek bukatzerakoan guztiak hirugarren gunera, Albaola Itsas Kultur Faktoriara, hurbilduko dira bertan dantza tailer bat egiteko eta amaiera ekitaldiaz gozatzeko. Azkenik, merienda banatuko da.

Euria egingo balu jarduera guztiak Albaola Itsas Kultur Faktorian egingo lirateke 17.00etatik aurrera.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, egun honetan haurrei euskarazko jarduerez gozatzeko eta, bereziki, jolasteko aukera eskain-tzen zaie. Halaber, elkarteek urte osoan zehar eskaintzen dizkieten jarduerak ezagutzeko parada izango dute haiek. Iaz, 150 bat haur eta nerabe hurbildu zen ekintzetara, eta 50 bat begirale aritu ziren egun horretan jarduerak antolatzen. “Aurten ere beste horrenbeste izatea espero dugu”, esan dute antolakun-tzatik.

Bukatzeko, haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko elkarteek zernolako garrantzia eta ardura duten nabarmendu nahi dute. “Eskertzekoa da haiek egiten ari diren lana eta, era berean, eskerrak ematekoa da nola bildu diren zeregin honetara. Behar-beharrezkoak dira gizarte honetan, eta haurren-tzat eta gazteentzat ere ezinbestekoak dira”, adierazi dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902