Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zaldibiako eraldatze gunea abian jartzeko eskatu dute

Goierriko baserritar talde batek sinadura bilketa martxan jarri du instituzioei presio egiteko

2016(e)ko apirilaren 29a, ostirala - 06:14etan eguneratua

zaldibia- Goierriko baserritar talde batek Zaldibiako Goizane zentroko eraldatze gunea martxan jartzeko eta kudeaketaz arduratuko den pertsona bat kontratatzeko eskatu die instituzioei. Gune hau prest dago eta abian jartzea bakarrik falta da.

Beraien helburua kalitatezko elikagaiak eskaintzea eta trukean prezio duinak jarri ahal izatea da. Horetarako, efizientzia, dibertsifikazioa, eraldatzea eta salmenta zuzena “ezinbestekoak” dituzte. Eta beraien proiektuen bideragarritasuna, burujabetza eta duintasuna lortzeko, Zaldibiako eralda-tze gunea oso garrantzitsua dela gehitu dute. “Nork bere ekoizpena transformatu eta salmenta zuzenari ekiteko aukera ematen du. Izan ere, bertan kontserbak, esnekiak, eztia, zukuak... egin daitezke. Gune kolektiboa da eta errentagarritasuna hobetzeko bide berriak zabaltzen ditu: dibertsifikazioa, transformazioa, salmenta zuzena, gazteek inbertsio txikiagoak eginez lana egin ahal izatea, frogak egitea, formazioa lantzea...”.

Hori guztia dela eta, eraldatze gunea martxan jartzeko eta, “hitzartuta dagoen bezala”, kudeatzaile bat kontratatzeko eskatu diete instituzioei. Eraldatze gune honek Gipuzkoa osoari onurak ekarriko dizkiola ere esan dute. “Erreferente bihurtu daiteke. Herrialde osoan baserritar asko noiz zabalduko zain daude”.

Hori dela eta, herritarren eta baserritarren atxikimendua eskatu behar dute. Horretarako, sinadura bilketa hasi dute. Igandean Larraitzen egingo den festan eta azoketan egongo dira. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902