Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pentsamenduari bizia eman dio Nerea Arrienek

Idazle bizkaitarrak ‘Pentsatzeko txokoa’ liburua plazaratu du Ereinekin

2016(e)ko apirilaren 29a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Nerea Arrien idazlea, atzo.

Nerea Arrien idazlea, atzo. (Argazkia: Gorka Estrada)

Galería Noticia

Nerea Arrien idazlea, atzo.

donostia- Nerea Arrien idazle lekeitiarrak Pentsatzeko txokoa izeneko liburua plazaratu berri du Erein argitaletxearekin, “oso atsegina”, eta haur literaturaren barnean gogoetarako txoko bat eskainiko du lan honekin. Hamaika urteko neskatila baten istorioa kontatu du autoreak, eta etxearen eta eskolaren arteko jokoa egiten du, bietan dituen arazoak azalduz.

“Irakaskuntzan lanean hasi nin-tzenean lehen hezkuntzan, espezie berri batekin topatu nintzen;ez ziren ez nerabeak eta ez umeak, eta material gutxi aurkitu nuen euren sentimenduak adierazten lagun-tzeko”, adierazi zuen atzo Arrienek proiektuaren sorreraz hitz egitean. Irakurleak neskatilaren barne borrokarekin enpatizatzea nahi zuen eta horregatik, liburua pentsatzeko txokoan hasten da. “Debak, protagonistak, pentsatuko du pentsatzeak ez daukala txokorik, ikasketa gorputz guztiarekin egin behar da”, gaineratu zuen.

Idazkera aldetik liburu bitxia da, pentsamendua bera pertsonaia bat izango baita liburuan zehar. “Horrek dinamismoa emango dio, askotan pentsamendua kontzeptu pasibo bat bezala ikusten dugu eta;ez nuen hori nahi, eta bidaiatu egingo du gorputzean zehar”, azaldu zuen. Idazlearen ustetan, umeek hori egitea beharrezkoa da, eta ametsak lortzera eta pentsamenduak garatzera bultzatuko ditu.

Estilo aldetik, erraz irakurtzen den liburua da, abenturekin eta puntu ironiko batekin idatzia. “Oso arina da irakurtzeko eta baita dibertigarria ere”, deskribatu zuen egileak. “Guztia buruarekin egiten dugun pentsamendu horrekin hausteko helburuarekin egin dut”, nabarmendu zuen. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902