Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
XXII EDIZIOA

FANTek aisia jarduerak proposatzen ditu, zine programazioaren osagarri gisa

Beldurrezko gozoki eta pintxo ibilbideak, Vía de Fuga tabernako musikak eta Kazeta jatetxeko FANT menu bereziak, emanaldien ondoren iritziak trukatzeko aukera eskainiko die zaleei

n.g. - 2016(e)ko apirilaren 29a, ostirala - 11:32etan eguneratua

FANTek aisia jarduerak proposatzen ditu, zine programazioaren osagarri gisa.

FANTek aisia jarduerak proposatzen ditu, zine programazioaren osagarri gisa.

Galería Noticia

FANTek aisia jarduerak proposatzen ditu, zine programazioaren osagarri gisa.

FANT 22 (www.fantbilbao.eus) ostiralean, maitzaren 6an, jarriko da martxan, zine programazio erakargarri eta kalitatezkoarekin, ez zine zale amorratuentzat bakarrik, baita fantasiazko generora lehen aldiz hurbiltzen direnentzat ere. Aurreko edizioetan bezala, zinemaldia antolatu duen Bilboko Udaleko Kultura Sailak, tokiko beste eragile batzuekin lankidetzan, aisiako zenbait jarduera programatu ditu, fantasiazko giroa aretotik kanpora eramateko eta zaleen topaketa bultzatzeko.

Iaz bezala, erdialdeko zenbait taberna eta gozotegik, zinemaldirako bereziki prestatutako pintxo bat eta gozoki bat eskainiko dituzte. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak Huevo Frito, Gure Ametzak jatetxea, Kanpatxu kafetegi-taberna, Joserra taberna, Indautxuko batzokia, Larragan, Marinela taberna-jatetxea, Mune Gorri taberna-jatetxea, Colmado Ibérico, Lasa jatetxea eta Kazeta jatetxea izango dira.

Horrez gain, San Mames Etorbideko 6an dagoen Kazeta jatetxeak, odolezko eta fantasiazko menu berezi bikaina eskainiko du zinemaldiak irauten duen bitartean, 10,00 eurotan. Sukaldariaren proposamenak oso plater erakargarriak jasotzen ditu, Walking Dead gonbitoa odolez betetako barrunbeekin edo Alargun Beltza bere harrekin, guztia ere upategietako zezen odolez bustita.

FANT ospatzen den asterako gozokiak diseinatu dituzten gozotegiak Pastelería Maide, Martina Zuricalday, Bizkarra, Urrestarazu, Le Chocolat, Felipe, Bochoco, Chocolates de Mendaro, Arrese eta Heladería Nossi-Bé dira.

Beste alde batetik, Vía de Fuga kluba izango da larunbatean, maiatzaren 7an, gauerditik aurrera, DJ Arantza Callejaren saioarekin, ospatuko den jairako aukeratu den establezimendua.

Horrez gain, zinemaldiak irauten duen bitartean, lokalak bat egingo du jaiarekin, FANT 22ko ikus-entzule guztien ezinbesteko topaleku bilakatuz. Zine saioak amaitzen direnean, beherapenak eskainiko dizkie euren sarrera aurkeztuz FANTen egon direla erakusten duten bezeroei.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902