Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sagardo Egunean 38 ekoizlek parte hartuko dute

Larunbatean Errenterian egun osoan euskal giro aparta egongo da

Aitziber Muga - 2016(e)ko apirilaren 28a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Aurreko edizio bateko giroa, Foru plazan.

Galería Noticia

Aurreko edizio bateko giroa, Foru plazan.

Errenteria- Larunbatean Errenteriako 28. Sagardo Eguna ospatuko da eta, ohi den bezala, antolatzaileek ekitaldiaren aurkezpena burutuko dute jada. Jakitera eman zutenez, aurtengo edizioan 38 sagardotegik hartuko dute parte.

Ohi bezala, eguna bitan banatuko da. Goiz partean Gorena markaren sagardoa izango da dastatzeko eta arratsalde partean, berriz, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean dauden ekoizleek beteko dute herriko Zumardia, Eusko Label markaren izenean aurkezten den sagardoa barne. Era berean, elkartean ez dauden sagardotegiak ere egongo dira: Lindurrenborda, Goiko-Lastola, Biriatuko Cidrerie eta Larregain.

“Plazan agerian, txahala erretzen ikusteko aukera izango dugu, Eusko Labelen eskutik datorkigun haragia dastatzeko okasioa beraz”, adierazi zuten antolatzaileek. Hainbat postu ere egongo dira: Ataungo eta Errenteriako talogileak, Aparola baserriko Gemaren barazki eta bestelako produktuak, Usurbileko eta Ermuako gozogileak, Lekugaraingo Amaiaren gaztak...

Honetaz gain, kaleak alaitzen talde ugari ibiliko dira: Errenteriako dultzaineroak, Iparraldeko gaiteroak, eskualdeko txistulariak, Ereintzako dantzariak, Lezoko musika eskolako partaideak, Andone Elizondoren trikiti taldea, Sanjuandarraren astoa… Sagardo Eguna ederra izaten ahalbidetu duten guztiei eskerrak eman zizkieten antolatzaileek.

Bestalde, aurten Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik, sagardoaren kata azkarra antolatu da eta erakusketa-ikasketa moduko hau asteartean burutuko da Donostia sagardotegian 20.00etan. “Enologoa Guillermo Castaños izango da eta maisuki adieraziko digu sagardoaren usain eta zaporeak hitzez deskriba daitezkeela”, ziurtatu zuten.

Azkenik, sagardogileen omenaldietarako tartea izan zen. Alde batetik, aurten zendutako Elutxetako Jon Urruzolaren eta Barkaiztegiko Joxe Mari Irizarren familiei hurbiltasuna adierazi zieten eta haien omenez zuhaitza landatu zuten Arramendin. Bestalde, Goiko-Lastolako Laxaro Etxaberi eta Cidrerieko Sebastian Belokiri Antton Mendizabalen eskultura bana oparitu zieten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902