Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Datu ekonomiko positiboak lortu dira Andoaingo Udalean

Joan den urteetan harturiko neurri zuzentzaileei esker egoera ekonomikoak hobera egin du apurka apurka

2016(e)ko apirilaren 28a, osteguna - 06:10etan eguneratua

andoain- Aurreko agintaldian Andoaingo herriaren egoera ekonomikoa larria zen, eta haren datuak publikoki eman zituen Udaletxeak. Egoera horri buelta emateko herritarrentzako zerbi-tzuetan eta langileengan eragina zuten hainbat neurri zuzentzaile hartuaz. Neurriek bere emaitzak eman dituzte, eta oraindik emateko urratsak dauden arren, egoera ekonomikoaren baloreak negatibo izatetik positibo izatera pasa dira.

Pasa den urteko kontuen likidazioaren datuak hobekuntzaren erakusgarri dira. Funtzionamendu gastuei dagokienez, 2009an Udalak jasotako 100 eurotatik 97,6 euro gastu korrontera bideratzen bazituen, 2014an 84,5 bideratzera igaro dira. Inbertsioak egiten hasteko garrantzitsua den gastu korrontea orekatu egin da ere zorpretzearen %44eko murrizketarekin;2010ean zorpetzea 5.066.168 eurotakoa bazen, 2015ean berriz 2.819.492 eurotakoa izatera igaro da.

Aurrezki garbiari dagokion datua da eboluzio nabarmenena izan duena. 2012an 458.412 euroko balore negatiboa izatetik, 2014ean azken hamarkadako daturik onena lortzera iritsi da, positiboa eta 1.992.746 eurotakoa. Eta gerakina, hau da, altxortegian geratzen den kopurua, 2012an -468.154 eurokoa zena, 2015ean 765.997 eurotakoa izatea lortu dute.

Datuak atzo aurkeztu ziren udaletxeko pleno aretoan, Ana Carrere alkatearen eta Agustin Alberro ogasun zinegotziaren eskutik.

Ana Carrerek azpimarratu nahi izan zuen 2016ean aurrekontuak onartu izanak bidea erraztu duela, ez baitziren onartzen 2012 urtetik: “Aurrekontuen ardura Udal gobernuarena bada ere, Udalean gauden alderdi guztien eran-tzukizun konpartitua izan beharko lukeela uste dugu. Aurreko agintaldean faltan bota genuen konplizitate hura gai handietan. Zorionez agintalde honetan badagoela ikusi dugu eta hori herriarentzako ona izango delakoaz ziur gaude”.

“Neurri zuzentzaile asko hartu behar izan dira, baina Andoaingo ekonomiaren susperraldia eman da urteak aurrera egin ahala, esfortzua bere emaitzak ematen ari da. Baina egoera ez da oraindik hoberena”, azaldu zuen Carrerek, “Urratsak eman behar ditugu oraindik eta bide on honetan jarrai-tzeko denen inplikazio eta ahalegina beharrezkoa izango dira”. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902