Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Espazio berria estreinatu du Landetxa auzoko Haur Txokoak

|

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko apirilaren 28a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Josune Gómez Irungo Gazteriako zinegotzia (erdian), atzo, Landetxako Haur Txokoan, udal teknikariekin.

Galería Noticia

Josune Gómez Irungo Gazteriako zinegotzia (erdian), atzo, Landetxako Haur Txokoan, udal teknikariekin.

irun- Irungo Landetxa auzoko Haur Txokoak espazio berria estreinatu du Elatzeta eskolaren haur hezkuntzako eraikin zaharrean, Araba kaleko 46. zenbakian. Leku aldaketarekin, udal ludoteka honek “espazio zabal eta egokiagoa” daukala azpimarratu du Josune Gómezek, Irungo Gazteria arloko zinegotziak.

Udal teknikariekin batera, agerraldia egin zuen atzo Gómezek, instalazio berri hauek aurkezteko. “Aurreko kokapenak zenbait arazo sortzen zituen, bai espazioaren aldetik baita han zeuden hezetasunengatik. Horregatik, Gazteria arloa leku berri baten bila hasi zen eta azkenik, zenbait lan burutu ondoren, hilabete honen hasieran estreinatu du Landetxako Haur Txokoak bere kokapen berria”, esan zuen zinegotziak.

hiru gune desberdinLandetxako Haur Txoko berritua hiru gune desberdinetan banatuta dago.

Alde batetik, eta 9 eta 12 urte arteko umeei bereziki zuzenduta, jokuetarako gune bat dauka. Bestetik, ludoteka dago, joku eta jolas sinbolikoak, herrastatze eta garraio-jokoak, eraikuntza-jokoak eta motrizitate larria eta xehea lan-tzeko balio duten trebetasunerako jolas eta jokoak biltzen dituena.

Eta azkenik, ikasturtean zehar egiten diren tailerretarako gela ere badu Landetxako Haur Txokoak bere kokaleku berrian.

Haur Txokoa astelehen, asteazken eta ostiraletan dago zabalik, 16.30etik 18.00etara, 4 eta 9 urte arteko umeentzat, eta 18.00etatik 19.30era, 10 eta 12 urte artekoentzat. Bertan, gainera, zenbait programatan lan egiten da, bizikidetzakoan edo eskola laguntzan, besteak beste.

Elatzetako haur eskolaren eraikina izan zenak “zerbitzu hobea eskaini ahal izatea” bermatuko duela esan zuen Josune Gómezek.

Datuak

kopurua

40

Dira Landetxa auzoko Haur Txokoak dituen ohiko erabiltzaileak, 4 eta 12 urte arteko adinetakoak.

xehetasuna

Lapitzen ere bai. Landetxakoa ez da Irungo udal Haur Txoko edo ludoteka bakarra. Lapi-tze auzoan dago bestea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902