Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Iraultza txikiak

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko apirilaren 28a, osteguna - 06:10etan eguneratua

leonardo di Caprio aktorea, kostata lortutako Oskar saria jasotzen ikusi ondoren, New Yorken, Nazio Batuen Erakundean agertu da duela zenbait egun. Hollande Frantziako presidentea, Evo Morales, John Kerry ere han ziren. Unicefeko kamiseta urdina zeraman haur bat, Ban Ki- moon Nazio Batuen idazkaria... Parisko Klimaren goi bileran hartutako neurriak berresteko ekitaldian izan da. Obama, Isabel erreginaren 90.urteurrena ospatzera Europara etorrita zebilen. Leonardo di Caprio ikusteak Nazio Batuetakoa protokolo hutsezkoa zela pentsatzera eraman ninduen baina Obama egoteak aldatuko al zuen bileraren balioa? Agian Di Capriok mundu mailan duen fama erabili dezake, ozen zabaltzeko Titanic ontziarena baina akabera azkarragoa nahi ez badugu hobe dugula lur planetaren alde zerbait egin.

Iñigo Urkullu lehendakariak Hiri eta Herri Jasangarrien VII. bileran esan du Euskadi klimaren aldaketaren kontrako borrokan buru egiteko prest dagoela. Pozgarria litzateke herri hau horretan eredugarria izatea, puntakoa. Helburua mende amaierarako tenperaturen igoera 1,5 eta 2 gradu zentigradoko tartera mugatzea da baina herri bezala apustu handiagoa egin behar genuke.

Egunotan buruan dut etengabe Unai Pascual BC3 (Basque Centre for Climate Change)ko ingurugiro ekonomian adituak esandakoa: trantsizio energetikoa ez dela nahikoa izango;“iraultza” energetikoa ezinbestekoa izango dela bizi dugun egoerari buelta emateko.

Eta zer da iraultza? Halako arazoen aurrean erakundeei, fabrikei, errauskailuei eta ingurua kaltetzen ari diren guztiei begiratzen diegu. Uste dut haiek asko dutela esateko eta egiteko. Edo ez egiteko. Zein politika jartzen diren indarrean ezinbestekoa eta erabakigarria izango da etorkizunerako. Ze eredu bultzatzen ditugun, nola kudeatzen dugun zaborra, nola aurrezten ura edo lantzen lurra. Baina honetan guztian bakoitzak egin dezake iraultza txiki bat oso eragingarria. Ni ari naiz!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902