Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikastolaren urteurrenarekin bat egingo du Ken Zazpik

Talde gernikarrak kontzertua eskainiko du maiatzaren 7an Zarauzko ikastolako patioan

Ane Roteta - 2016(e)ko apirilaren 27a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta, eta Zurekin ostalaritza elkarteko, ikastolako eta Udaleko ordezkariak, atzoko aurkezpenean.

Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta, eta Zurekin ostalaritza elkarteko, ikastolako eta Udaleko ordezkariak, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta, eta Zurekin ostalaritza elkarteko, ikastolako eta Udaleko ordezkariak, atzoko aurkezpenean.

Zarautz- Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, ekitaldi ugari ari dira burutzen urte honetan zehar, eta Ken Zazpi talde gernikarrak ere ospakizun horretan parte hartuko du, datorren maiatzaren 7an kon-tzertua eskainiz. Emanaldia ikastolako patioan izango da gaueko 22.00etan, eta ateak, berriz, 21.00 etan zabalduko dira.

Zarauzko Zurekin ostalari elkarteak, ikastolak eta Zarauzko Udalak elkarlanean antolatutako ekitaldia izango da, eta atzo ikastolan egindako prentsaurrekoan izan ziren ordezkari guztiak, baita Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta bera ere. “Udako sasoitik kanpoko ekin-tzak bultzatzen ditugu, eta ohi den bezala, udaberri honetan ere zerbait antolatu nahi genuen. Eta ikastolak aurten horren data garran-tzitsua izanda, aukera ezinhobea iruditu zitzaigun”, azaldu zuen Zurekin elkarteko Igor Azpitartek. Eñaut Elorrietak, Ken Zazpi taldeko abeslariak, bere aldetik, ikastolaren 50. urteurrenean jotzea “ohore bat” dela nabarmendu zuen: “Gu ere ikastoletan hasitakoak gara, eta nire gurasoak, adibidez, ikastola bateko irakasle eta fundatzaileak izan ziren. Ezinbesteko azpiegitura bat da eta aukera honekin oso pozik gaude”.

Hala, Phoenicoperus izeneko azken diskoko kantuak aurkezteaz gain, aurreko diskoetako abestiak ere ekarriko dituzte oholtza gainera. “Argi diseinu berezi batekin etorri gara eta irudi batzuk ere proiektatuko ditugu”, aurreratu zuen Elorrietak. Ondoren, Madril eta Bartzelonara joango da taldea, eta udan, Donostiako Aste Nagusian izango direla ere eman zuen jakitera.

Printzipioz emanaldia ikastolako patioan izango den arren, euria egiten badu Aritzbatalde kiroldegiak hartuko du kontzertua. Hala, oraingoz 1.500 sarrera jarriko dira salgai, eta hurrengo astean eguraldiaren prebisioak onak baldin badira, gainontzekoak ere salgai jarriko dituzte (ikastolan 3.000 pertsona sartzen dira). Sarrerak 15 eurotan eskura daitezke Kutxabank plataforman, ikastolan bertan eta Txiki Polit eta Itxas Lur tabernetan. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, 18 euroren truke.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902