Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskarazko hedabideek eta proiektuek 185.000 euroko laguntza jasoko dute

Irutxuloko Hitzak, Hamaika Telebistak, Bagerak eta Sortzen Ikasbatuaz taldeak jasoko dituzte subentzioak

2016(e)ko apirilaren 27a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

donostia- Donostiako euskarazko hedabideak eta hizkuntza sustatzeko proiektuak bultzatzeko 185.000 euroko diru laguntzak onartu zituen atzo Udalak. Hala, Irutxuloko Hitzak (90.000 euro) eta Hamaika Telebistak (40.000 euro) jasoko dituzte tokiko euskarazko komunikabideei zuzendutako laguntzak.

Bestalde, Bagera elkarteak 48.000 euro jasoko ditu, besteak beste, min-tzalagunaren programa garatzen jarraitzeko. Aurten 100 lagun gehiago ari dira parte hartzen eta horregatik handitu du Udalak egitasmoari zuzendutako laguntza. Gainera, motibazio tailerrak, soziolinguistika saioak, jardunaldiak eta bestelakoak ere antolatzen ditu taldeak.

Azkenik, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak 6.500 euro jasoko ditu Egian garatzen ari den Ikasle Euskaldun Eleanitzak proiektu pilotua bultza-tzeko. Proiektu honen helburua auzoan gazteen artean euskara sustatzea da, ikasgelatik kanpo, eta horretarako metodologia berria eta eraginkorra sortzen ari dira Donostian eta Diman garatzen ari diren proiektu pilotuen bidez. Emaitzak onak badira, hiriko beste auzoetara zabaltzea aztertuko du Udalak. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902