Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elkarbizik beste ikastaro bat antolatu du Urnietan

Saioa larunbatean 11.00etan Lekaio kultur etxean izango da eta izen-ematea bihar bertan itxiko da

2016(e)ko apirilaren 27a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Urnieta- Datorren larunbatean 11.00etatik aurrera Urnietako Lekaio kultur etxean Buruntzaldeko Elkarbizi taldeak antolatutako programaren hirugarren ikastaroa burutuko da.

Euskal literatura eta bizikidetza izango da azalduko den gaia. Pello Otxoteko irundar olerkariak eta Aritz Gorrotxategi nobelagileak gidatuko dute ikastaroa. “Gaia lan-tzerakoan, elkarrekin bizitzeko izan ditugun arazoek euskal letretan utzi duten arrastoaren bila ariko gara”, azaldu dute antolatzaileek. “Literatura estetikoa izan daiteke, baina gure gizarte harremanetako eremua ederki islatu dezake baita ere”, gaineratu dute.

Ikastaroaren izaera trinkoarengatik, parte hartzeko plazak mugatuak direnez, izena emateko epea bihar bukatuko da. Izen-ematea ganboiturri@gmail.com helbide elektronikoan egin daiteke. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902