Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
22. edizioa

Asteazken honetan Bilbon PreFANTek bere egitarauari emango dio hasiera

Ekimenak zenbait ekintza eskainiko ditu igandera bitartean, BBK Aretoan eta Bidebarrietako Liburutegian

EP - 2016(e)ko apirilaren 27a, asteazkena - 10:45etan eguneratua

PreFANT egitaraua hasiko da asteazken honetan Bilbon.

PreFANT egitaraua hasiko da asteazken honetan Bilbon. (Deia)

Galería Noticia

PreFANT egitaraua hasiko da asteazken honetan Bilbon.

Maiatzaren 6tik 13ra ospatuko den FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 22. edizioak aurretiazko zenbait jarduera eskainiko ditu aurten ere PreFANT egitarauaren baitan, doako sarrerarekin. Ekimena asteazken honetan hasiko da eta zenbait ekintza eskainiko ditu igandera bitartean, BBK Aretoan eta Bidebarrietako Liburutegian.

BILBO. Lehen eskaintza Jordi Ojeda errobotikan adituak Bidebarrieta liburutegian eskainiko duen hitzaldia izango da. Bertan, zientzia fikziozko filmetan dauden denbora paradoxak aztertuko ditu. "Paradojas temporales en el cine de ciencia ficción" hitzaldia 19.00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Ojeda industria ingeniari ezaguna da artea, komikiak eta zinea defendatzen dituelako zientzia eta teknologia hobeto hedatzeko, prestakuntza akademikoa interesgarriago bilakatzeko eta bokazio zientifikoak pizteko.

Paradoxa bat logikaren kontrako gertakaria da. Dagokiguna denboran egiten den bidaia bada, istorioaren gidoilariak oinarrizko zenbait arau izan behar ditu kontuan, aurki ditzakegun denboraren paradoxak errespetatzea edo ez errespetatzea erabakitzeko. Hitzaldian, zientzia fikziozko film batean kontuan izan behar diren denboraren paradoxak aipatuko dira, eta horietako bakoitzarekin erlazionatutako film zerrenda proposatuko da.

Jordi Ojeda doktorea Ingeniari Industriala eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da. Bere lanerako, zine fantastikoa, zientzia fikziozko literatura eta komikiak bezalako herri kultura erabiltzen dituen zientziaren dibulgatzaile ezaguna da. Hainbat erakusketetako komisario izan da, eta zientzia fikziozko hitzaldi eta artikulu asko ditu. Sitges Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya zinemaldiaren epaimahaiko kide izan da, eta zinemaldiak eta Bartzelonako Unibertsitateak antolatzen duten zientzia fikziozko ikastaroa zuzentzen du Angel Salarekin batera.

PRE-FANT

PreFANTeko programazioaren barruan, generoko zine frantsesari buruzko zikloa eta Kataluniako zinemaldiaren azken edizioan egon ziren lau film eskainiko dituen Sitges Tour a Contracorriente esperientzia ere jaso dira.

Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzarekin BBK Aretoan eskainiko den zine frantseseko zikloan hiru film luze eskainiko dira: "Mauvais sang", 1986an Leos Caraxek egin zuen kultuzko filma;Lucas Belvauxen "Rapt" (2009) eta Hélène Catteten eta Fruno Forzaniren "L'Etrange couleour des larmes de ton corps" (2013) -euskaraz ere izango ditu azpitituluak-, bai eta fantasiazko zenbait film labur ere. Ziklo hori ostegunetik igandera izango da, BBK Aretoan, egunero, arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

BBK Aretoaren programazioa bigarren zine saioarekin osatuko da, 21.15etik aurrera, Sitges Tour a Contracorriente esperientziarekin. Contracorriente Films ekoiztetxeak martxan jarritako ekimen honetan, zinemaldiaren azken edizioan eskaini ziren zenbait film Estatuko hainbat zine aretotan eskainiko dira, modu ibiltarian.

Orain arte zine aretoetan ikusi ez diren eta PreFANTen pantaila handian gozatu ahal izango diren lau filmak hauek dira: Kristian Levringen "The salvation" (2014) -euskaraz ere izango ditu azpitituluak-, Cédric Angerren "La prochaine fois je viserai le coeur" (2014), Brian Jamesen "Bloodsucking bastards" (2015) eta iazko fenomenoetako bat, Anouk Whissellen, François Simarden eta Yoann-Karl Whissellen "Turbokid" (2015). Zinemaldiaren aurreko programazio guztia doakoa izango da leku guztiak bete arte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902