Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lanbide Heziketa plazara irtengo da larunbat honetan Tolosan

Euskararen mahaia foroak eskualdeko ikastetxeekin batera formakuntza eskaintzaren berri emateko azoka antolatu du

2016(e)ko apirilaren 26a, asteartea - 11:08etan eguneratua

Tolosa. Tolosaldeko euskararen mahaiak lehenengo Lanbide Heziketaren azoka antolatu du larunbat honetarako. Triangulo plazan ospatuko da goizeko 10.00ak eta 14.00ak bitartean. Azokak inguruko Lanbide Heziketako ikastetxeak bilduko ditu, gerturatzen direnei zuzeneko informazioa jasotzeko aukera eskainiz. Bertan izango dira Tolosaldea Lanbide Heziketa institutua, Inmakulada ikastetxea, Peñascal taldea, Don Bosco ikastetxea eta Fraisoro eskolako ordezkariak, baita azokaren antolatzaileak ere. Tolosaldeako Euskara Mahaia foroak enpresa munduan euskararen erabilera bultzatu nahi du eta helburu horrekin antolatu du azoka. Galtzaundi elkartearen ordezkari eta euskararen mahaiaren parte den Xabier Saizarrek proiektuaren funtsa hala laburbildu zuen atzo Lehiberri eraikuntzan eskaini zuten aurkezpenean: "Euskara lan mundura eramatea da azokaren helburua. Alde batetik, euskararen mahaiean parte har-tzen duten eragile guztien arteko elkarlana bultzatzearren garrantzi-tsua iruditu zaigu proiektu hau aurrera eramatea eta, bestetik, euskarazko lanbide heziketa eskaintza zabalak lan munduan euskararen normalizazioa garatzen laguntzen duelako". Tolosaldeako eskualdea biztanleriari dagokionez gazteenetakoa da, baina aldi berean unibertsitate ikasle gutxienetakoa duena ere bada. Gazteek lan mundura sartzeko duten prestakuntza aukera zabalaren berri emango dute azokan antolatzaile eta partaideek. A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902