Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

NUPek Gradura Egokitzeko Ikastaroetarako aurreinskripzioa ireki du gero master eta doktoretzetara sartu ahal izateko

EAZ, Ekonomia, Haur Hezkuntzako Irakasle eta Lehen Hezkuntzako Irakasle, Gizarte Lan, Erizaintza eta Fisioterapia ikasteko 200 ikaspostu eskaintzen dira

unavarra.es - 2016(e)ko apirilaren 26a, asteartea - 15:02etan eguneratua

Estudiantes de la UPNA caminando por el campus universitario.

Estudiantes de la UPNA caminando por el campus universitario. (OSKAR MONTERO)

Galería Noticia

Estudiantes de la UPNA caminando por el campus universitario.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ireki du 2016-2017 ikasturtean Gradura Egokitzeko Ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaro hauen helburua da unibertsitate titulazioetako sistema zaharreko diplomadunek beren ibilbide akademikoa Europako Unibertsitate Eremuak (EUE) ezartzen duenarekin egokitzea, eta master zein doktoretza ikasketetara sartu ahal izatea. Gradu hauetara egokitzeko ikastaroak eskaintzen dira: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ), Ekonomia, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakaslea, Gizarte Lana, Erizaintza eta Fisioterapia. Ikastaro hauei buruzko informazioa NUPen webgunean dago. Aurreinskripzioa posta ziurtatuaren bidez egingo da, edo Iruñeko Arrosadiko campuseko Administrazio eta kudeaketako eraikineko Erregistrora pertsonalki joanda, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era. Epea datorren ostiralean, apirilaren 29an, amaituko da. Osotara 200 ikaspostu eskaini dira ikastaroetan. Irakasle graduetara egokitzeko ikastarorako eskaintzen dira ikaspostu gehien, 90 ikaspostu zehazki (40 Haur Hezkuntzarako eta 50 Lehen Hezkuntzarako). Atzetik dator Gizarte Lanerako ikastaroak (40 ikaspostu), EAZ (25 ikaspostu) eta Ekonomia (25). Erizaintzan 10 ikaspostu daude, eta Fisioterapian beste 10.

Diplomaturatik gradura

Ikastaro hauek unibertsitateko ikasketen egituraren antolaketa berriaren ondoren sortzen dira, EUEra egokitzeko, eta EUEn lehen maila gradua da, eta graduak lehengo lizentziaturak, diplomaturak eta ingeniaritza teknikoak, orain iraungitze bidean daudenak, ordezkatu ditu.

Azpimarratu behar da lehengo diplomaturak baliodunak direla eta indarra dutela, eta lan eskuduntza berak dituztela tituludunen bizitza profesionalaren amaiera arte, eta, beraz, lehengo diplomadun, ingeniari tekniko edo lizentziadun batek ez dauka graduko titulu berri bat lortu beharrik bere lanbidean aritzeko.

Hala ere, egoki da unibertsitateek prestakuntza osagarri hau ematea, lehengo tituludunak sar daitezen beren ibilbide akademikoekin Goi Mailako Hezkuntzaren eskema berrian, master eta doktoretza ikasketetan sartu ahal izateko. Halaber, gogoratu behar da ikastaro hauetan matrikulatzen diren ikasleek, graduatzeko, hizkuntza gaitasuna frogatu behar dutela atzerriko hizkuntzan B1 mailan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902