Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskalduna Jauregiak eduki berriak eskainiko ditu webgune berrituan

EP - Martes, 26 de Abril de 2016 - Actualizado a las 21:47h

Galería Noticia

Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskalduna jauregiak web orri berria abiarazi du: www.euskalduna.eus. Irudi berritua izateaz gain, "erabiltzaileek sentitu ahal izango dute jauregi barruan daudela", funtzionaltasun berriak gehitu zaizkiolako, hala nola bisita birtuala eta infografia interaktiboak. Gainera, irudi-baliabide aurreratuak eta dokumentazio berritua eskainiko ditu.

BILBO. "Horrek guztiak, etengabeko eguneratzeen izaera praktikoarekin bat, ahalik eta gehien optimizatuko du web orriaren operatibitatearen eraginkortasuna", adierazi dute Bilboko biltzar jauregiko arduradunek.

Web orri berriari esker, "sendotu egiten da" Euskaldunak duen kokalekua Europako biltzar jauregi onenen artean. Gainera, bisual hutsa dena gainditzen duela, kalitate printzipio guztiak trinkotzen eta komunikatzen dituela, eta jauregiaren berezitasun egiaztatua eta bere jardueraren garapena definitzen dituen ezaugarriak nabarmentzen dituela adierazi dute.

Jauregiaren kanpoko bisita birtual xehatua egiteaz gain, erabiltzaileek aukera izango dute Google Business View eta Google Indoor Maps aplikazioak erabiliz areto guztietan sartzeko eta edozein lekutan jartzeko. Horrez gain, informazioa lortu eta datu teknikoak kontsultatu ahal izango dituzte, eta infografia interaktibo berriek eskaintzen dituzten abantailez gozatu ere. Halaber, laster, teknologia berriak gehituko zaizkio erabiltzaileak jauregi barruan mugitu ahal izateko. Hala, www.euskalduna.eus web orri "intuitiboagoa eta nabigatzeko errazagoa" bihurtu da, edozein gailutara egokitu baitaiteke.

Euskaldunaren jardunaren kontsulta optimizatzeko, ageriago azaltzen dira egitarauko ikuskizun hurbilenak eta etorkizunean izango direnak. Horrezaz gainera, biltzarren jarduerari buruzko informazioa ere eskaintzen da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902