Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Zaindu hortzak

Chuse Miguel Vicente, Natul euskara taldearen izenean - 2016(e)ko apirilaren 25a, astelehena - 10:37etan eguneratua

Azpeitia, 10.000 biztanletik gorako herrietan euskaldunena, euskal soziolinguistikari buruzko mintegi guztietako erreferentzia, hitanoaren gotorleku, transmisioaren berme, eta jarrai dezakegu geure buruari dominak jarri eta jarri, ahuspez erori, eta errealitatearen kontra hortzetako bat hartu arte. Halako zerbait gertatu zaigu Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak herrian antolatutako ikastaroekin. Kulturaren, enpresaren eta aisiaren inguruko eskolak prestatu dituzte, hitzarmen baten ondorioz. Denera, zazpi ikastaro dira, eta horietako bi bukatuta daude dagoeneko. Dena den, urrira arteko eskaintza jarri dute bi erakundeek. Hezkuntza zaindu eta garatu behar, eta gaztelaniako hautua egin dute Azpeitian. Benetan iruditzen zaigu ulergaitza hori, azalpenik gabekoa. Imajinatzen al duzue Laxaro Azkunek Arratian, Bizkaiko bailararik euskaldunenetarikoan, bertsolaritzari buruzko ikastaro bat eman behar duelagaztelaniaz? Bada, Juan Manuel Etxebarria Euskaltzaindiako euskaltzain urgazle, euskal idazle eta arratiarrak Euskal mitologia eta kristautasuna ikastaroa eman berri du Azpeitian, gaztelaniaz. Hori bezain sinesgaitza irudi-tzen zaigu Azpeitiko udalak ikastaro horiek guztiak gaztelaniaz emateko erabakia hartu izana. Zaindu hortzak. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902