Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eskoriatzarren hizkuntza errolda sortuko du Udalak

Gutun bat bidaliko zaie herritarrei, Udalaren idatziak zein hizkuntzatan jaso nahi dituzten jakiteko

Domingo, 24 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

eskoriatza- Eskoriatzako Udalak hizkuntza errolda sortu nahi du herritarrekin harremanak euskaraz bideratzeko. Orain arte, herritarrei zuzendutako dokumentazio orokorra elebitan bidali da, baina hemendik aurrera, eskoriatzar bakoitzak berak aukeratutako hizkuntzaren arabera jasoko ditu udal jakinarazpenak. Herritarren hizkuntza eskaeraren berri izatea eta Udalaren jarduna herritarren eskaera horri egokitzearekin batera, herritar euskaldunak aktibatzea, ahalik eta eskoriatzar gehienekin harremana euskaraz izan dadin dira errolda honen helburuak.

Bihartik aurrera gutun pertsonalizatua jasoko dute 18 urtetik gorako herritarrek, eta erantzuna emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da. Paperean idatzita: udaletxean, Ibarraundin, kiroldegian, bibliotekan edo ikastetxeetan utzi beharko da. Erantzuna online emanez gero, udal webgunean edo QR bidez egin daiteke.

Bestalde, euskararen sinbolo berria txantxangorria da, eta irudi honen bitartez euskaraz egiteko gonbita egin nahi da. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek, Eudelek eta udalek, azken horien artean Eskoriatzakoak, bat egin dute ekimen honekin. - A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902