Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Biar San Markos

Txomin Garmendia - Domingo, 24 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Biar San Markos eguna degu, agian, beste lekuren batzutan ere bai, baiña nik dakidanez, Irun da inguruetan aundikiro ospatzen dute santu au. “San Markosen opillak” ere ez dute izen txikia. Artoak eta babarrunak ereiteko garaia ere etorri danez, esaera zar au ere ezaguna da baserritarren artean: “San Markos aurrea, baiño atzea obea artoa ereiteko”. Geroztik gauzak aldatu badira ere, garai aietan jangairik nagusienak taloa eta babarruna genitun;eta baserriko etekiña ere bai. Lenago ere nagusiak maiztarrari arto onak al zitun galdetuta, erantzun au eman omen zion: “Simaur pillak egondako lekutan bai”.

Gaur, San Markos izenarekin etxe edo gaztelu eder bat dago Errenteriko sailletan, erderaz , Fuerte de San Marcos deritzaio;izenak berak esaten du, gerrarako zutitutako etxe bat izan zala eta 1888’garren urtean burutu zuten eta 1963’garren urtera arte militarren koartela izan zan. 1876’garren urtean, Bigarren Gerra Karlista azkenetan zala leku en-tzutetsua izan zan San Markos. Errenteriko Udalak 1992’garren urtean bere mende artu zun San Markos, eta jendearen ikuskizunerako eta abar, leku ori egokitu zun, jatetxe eder bat jarri ere bai alako lekuan dagolarik. Izan ere alako lekuan dago, bertatik Errenteri, Pasai, Aiako Arriak, Iparraldea eta abar ikusi litezke. Ez dakienik balego, Pasaitik artu liteke mendi aldera dagon kamioa eta uste gabe leku zoragarri onekin aurkituko zera. Eguraldiak laguntzen dula biar izango da jendea.

Orra, gerrarako moldatutako paraje bat, pake eta atseden-leku biurtu. Egia da bai danantzako gaizki etortzen dan ekintzarik ez dala;San Markos lekuko. Ura egiten jardun ziranean ere, inguru artako jende prankok izango zuten lana;leku orretatik Txirrita baserria ere gertu dagonez, bertsolari aundi ark or ikasi omen zun argintzan;beste geiagok ere bai noski.

Garai batean jatetxe orretan bazkari batzuk egindakoa naiz, aspalditxoan ez naiz izan;baiña lengo martxan jarraituko dutela da nere iritzia. Ala ez balitz, barkatu nere anka-sartzea eta San Markosek lagun deigula eta bere opillak on egin.


Nere lantxo au bukatutzeko

lagun zaidazu San Markos,

jende askoren gogokoa da

apirillak ogeita bost;

udaberrian sartu giñan da

ondo izateko asmoz,

kukuak ere gu alaitzeko

gure lurrera badatoz.

Okerrerako sarritan dira.

guk daduzkagun almenak,

da uste degu gu geradela

mundu ontako onenak;

politikako gauzetan gabiltz

neurritik kaņpo ertenak,

pake-pakean Jauna eskertuz

bizi bear gendukenak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902