Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Fofisano eta gordibuenak

Por Aitzol Elizaran - Domingo, 24 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

Hasi da, berandu zabiltzate, bikini prozesua martxan da. Datozen egunetan etengabe, zuzenean edo ez, jasoko duzue kiroldegi, kirol mota, kirol denda eta abarren inguruko informazioa. Eguraldi onak ere lagun gaitzake gainera, etxetik atera eta izerdi pixka bat bota-tzen.

Negu guztian hartz polarrak bezala beroki natural bat pilatzen egon dela esaten du batek baina gehiagok, eta gainera erdi estalita ibiltzen gara, gehiegikeriak ez baitira hainbeste nabaritzen jertserik kentzen ez dugun urtaroetan. Asko edo gutxi pilatu, igerileku eta hondartzetan gure bertsiorik onena aurkeztu nahi badugu, gorputzari eragin egin behar zaio, eta zer hobe kirola baino horretarako. Baten batek badaki hori ordea, ondo jakin ere, eta saltzen ere bai, eta urte berrian kiroldegirako sarrerak gora egiten duten bezala, urte garai honetan ere, txanpainaren antzera, goruntz.

Mirakulu itxurako dietak ere ederki saltzen dira, eguzkiaren lehen izpiak berotzen hasten direnean, irabiatu, belar, infusio eta beste hainbat izen arraro udaberriko loreak bezala agertzen dira. Aukeran garestitxo gainera, presa dugunez, ia edozer ordainduko baitugu gure esfortzu propioaz egin ezin duguna beste zerbaitek egin dezan. Eta egia esan horretan dago koska, urte guztian ez gara gai izan ariketa fisikoa tamainan mantentzen, edo gehiegizko jan eta edanak ekiditen, eta ondorioz, orain mirakulu bat behar dugula dirudi, edo irudiarazi digute.

Pena ere ematen dit ilusioa kentzeak, baina esan beharko nizueke hemendik udarara denbora badago ere, edo oso gogor ekiten diozue bai kirol eta bai dietari, edo ezer gutxi lor dezakezue, gehienbat 9 hilabetetan bildutakoak 3 hilabeteetan ez duelako alde egiteko gogo handirik, goxo dago bertan, ondo itsatsita, eta esan gabe doa askoz zailagoa dela kentzea jartzea baino, mikadoko piezen an-tzera. Erromantikoek esaten zuten bezala, “L’art pour l’art”-ek ez du balio udaberrian, ez da kirola egitea egiteagatik, edo sasoia gordetzeagatik, baizik eta igerileku ertzeko begirada maltzur horiek leuntzeagatik.

Izenburuko hitz elkartuak maiz agertu dira gure artean azkenaldian,eta termino hauekin batera, adibidez, lodifoboak direnak, hau da lodiak gehiegi atsegin ez dituztenak eta baita loditasuna beren gorputzetan onartu dutenak ere, ze erremedio, nik ere onartu behar betaurrekoak erabili behar ditudala. Ez gaizki ulertu, ondo iruditzen zait bakoitzak bere errealitatea onartzea, duzun horrekin bizitzea erabaki duenari bejondeiola! baina ezin da hori garaipen bezala saldu. Garaipena gizarteak bakoitza den bezalakoa onartzea litzateke, bere gauza on eta txarrekin, baina txar horiekin bizi beharko dugula norberak barneratzea ez da gauza berria, ez eta izango ere, zerbaitegatik baita edertasun idealaren eredu Brad Pitt, eta ez Steve Buscemi.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902