Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Urkulluren estatusaz

Bingen. Zupiria - Domingo, 24 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Euskal politikaren hiztegiak hitz berri bat hartu du EAJren eskutik, Iñigo Urkulluk ekarria: Estatusa. Lehendakariak autogobernuaz hitz egiteko erabiltzen du eta uste dut Urkullu politikariaren nortasuna eta apustuak ongi adierazten dituen kontzeptua dela. Esango nuke, batetik, Urkulluk lider politikoen taldean eta euskal gizartearen aurrean hartu duen posizioa ongi islatzen duela. Grisa eta gatzbakoa dela diote bere arerioek, baina herritarrik gehienak beste iritzi batekoak direlakoan nago. Bere lidergoa ez da distiratsua, ez, baina hainbatek segurtasun-sare modura ikusten du, eta horrek garrantzi berezia du inguruetan egonezina eta noraeza nagusi diren garai trumoi-tsu hauetan. Eta balore horietan sustraitzen da politiko bezala eraiki duen estatusa. Urkulluk darabilen estatusaren kontzeptua, ordea, euskal nazioak munduan behar duen tokiari dagokio. Lehendakariarena ez da inondik apartatzeko apustua;ezta ezer puskatzekoa ere. Konbibentziarako gonbidapena da eta inguruarekiko harremana gauzatzeko moduari dagokio. Ez da betirakoa, belaunaldi baterakoa baino. Ez da beste inoren kopia, geure eredua berreskuratu eta berraraikitzekoa baino. Ez da desadostasunetan sakon-tzeko aldarri puskatzailea;alderantziz, gatazka kudeatzeko metodoa da. Eta proposamen horren aldeko bermea eska-tzen du erabakitzeko aukeraren bidetik. Bakoitzak bere eredua izango du, ez nahitaez Urkullurena. Ikusiko ditugu beste batzuk. Baina ezin esango zaio berea argi azaldu eta defenditu ez duenik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902