Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

ERREALitate tristea

Xabier. Euzkitze - Domingo, 24 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:13h

joxek pilotaleku bat eraiki zuen etxe ondoan. Sorterritik urruti samar bizi da, pilota ezagutu ere egiten ez duten inguruan. Halere, argi zeukan hiru hormako jokalekua igerilekuaren aurretik zegoela lehentasunen zerrendan. Azkenean biak egin ahal izan zituen, bata bestearen ondoan. Izan ere, larre motzean hazitakoa izan arren, gaur egun hiruzpalau mundualditarako adina diru pilatu du. Bizi den inguruko mutil gazte batzuei irakatsi die pilotan, aurkaririk gabe ez baitago partidarik. Udan sorterriko bisitariak joaten zaizkionean ere laster jotzen die erronka eta, nahiz eta dirua lepo izan, ezker hormaren aurka burua erdibitzeko kapaz da hamar euro ez galtzearren. Horrelaxe gogoratzen ditut Azkoitiko Kontzejupean Kalparsoro eta Karretero pilotari ohiak ere. Onenak emanak zituzten ordurako, zahartuak baino gehiago baldartuak, baina afari bat jokatzea aski zuten bizia jokoan balute bezala borrokatzeko.

Realak Vila-realen jokatuko du gaur. Txuri-urdinak denboraldi negargarria burutzen ari dira, ez dute ilusio izpi bat pizteko gaitasunik. Sevilla eta Bartzelona menderatzeko gai izan zen taldeak Eibarren galdu egin zuen, eta azken-putz iritsitako Getafe kaxkarraren kontra ere bai Anoetan. Etsitako zaleen kopurua haserretutakoena baino handiagoa dela iruditzen zait. Haserrea baino makurragoa da etsia. Xabi Alonsok esan ohi zuen Liverpoolen jokalariei ez dietela txisturik jotzen zelaian indar-hustuz gero, oso gaizki jokatu arren. Horixe ez dugu ikusten: gatza. Denboraldi bakar batean gutariko edozeinek bizi osoan baino diru gehiago irabazten duten jokalariak “motibazioa falta dugu” edo “ez dugu jarrera egokia erakutsi” esaten sumatzen ditudanean, Karretero eta Kalparsoro etortzen zaizkit burura. Cristiano Ronaldok erdi lesionatuta ere jokatu nahi duela esaten dio entrenatzaileari. Txuri-urdinetako ba-tzuk, berriz, inongo minik ez dutenean ere lesionatuta daudela ematen du. Horixe da sekula onartu behar ez genukeen gauza bakarra. Ondo zein gaizki jokatu, irabazi nahiz galdu. Liverpoolen eta hemen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902