Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Garbitzaileek greba mugagabea hasiko dute maiatzaren 2an

Zarauzko Udaleko eraikinak txukuntzen dituzten langileek atzo ekin zioten mobilizazioari

Sábado, 23 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Zarautz- Zarauzko Udaleko eraikinen garbitasuneko langileek mobilizazioak abiatu dituzte, azken lau urteotan hitzarmenik gabe daudela salatzeko. Hala, zenbait ekintza sindikalekin jarraituko dute borroka eta maiatzaren 2an greba mugagabea hasiko dute.

Zarauzko Udaleko enpresa azpikontratatua da Limpiezas Villar eta 40 langile inguruk egiten dute lan udal eraikinetan. “2009an izan genuen gure azken borroka. Urte hartan, gure lan baldintzak Udaleko langileen baldintzekin parekatzea lortu genuen eta 2010-2012rako enpresa hitzarmen batean jaso ziren hobetutako gure lan baldintzak”, adierazi du ELA sindikatuko Janire Diazek. Dena den, dirudienez, parekatze hori ez zen %100ekoa izan eta bidean lege aldaketak egon dira. Gainera erreforma berriak daudela eta babes juridiko irmorik gabe geratu direla dio. Egoeraren larritasunaren aurrean, langileak kalera irtetera behartuak sentitu direla gaineratu du, herriak gertatzen ari dena jakin dezan.

Limpiezas Villar enpresako 40 langileek diote babes juridiko irmorik gabe ari direla lanean azken lau urteotan

Erantzunik ezAzken urte hauetan langileak ez dira geldirik egon: izan ere, 2015eko urtarrilean Udalari eta enpresari hitzarmen proposamen berri bat aurkeztu zieten, berriz ere negozia-tzen hasteko asmoz. “Aurreko Gobernuak begi onez hartu zuen proposamena. Enpresak, aldiz, erantzunik ez”, diote. Eta 2015eko maiatzean udal Gobernu berria osatu zenetik ere, talde berriari egoera azaldu nahian aritu dira, baina irtenbiderik gabe jarrai-tzen dute.

“Negoziaketa prozesua hasi genuenetik urte eta erdi pasatu da eta Udal honek ez du erantzunik hartu bere gain. Enpresarekin egon gara, baina hauek ere ez gaituzte kontuan hartzen”, zehaztu dute.

Beraz, maiatzaren 2an ekingo diote grebari eta langileek argi dute: “Zarauzko Udalak eta enpresak egoerari konponbidea eman arte ez gara inolaz ere geldituko”. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902