Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Altzibarko peatonalizazio prozesuari bukaera emango zaio astelehenean

Aurkezpen bilera batekin Mikelete kaleko arazoak konpontzeko 2014an hasitako zikloa itxiko da

Sábado, 23 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Oiartzun- Altzibarko trafiko sistema berritzeko parte-hartze prozesua datorren astelehenean bukatuko da, gaiaren inguruan interesa duen guztiarentzako bilera ireki batekin, 20.00etan, eskoletan.

Iazko uztailean egindako auzo ba-tzarrean, 2016ko apirilean prozesuari bukaera ematea adostu zuten bizilagunek eta Oiartzungo Udalak. Horretarako, Udalarekin batera ariko zen talde eragilea osatu zuten altzibartarrek.

Auzoko udal ordezkariak eta talde eragileko kideek erabaki dute asteleheneko bileraren egitura eta egingo den proposamena: gaur egungo sistema oinarri hartuta, hutsuneak hobetzeko egon daitezken proposamenak eta ekarpenak bilduko dira.

Trafiko aldaketaren oinarrian Mikelete kalean zegoen trafiko arazoari irtenbidea ematea dago. Horretarako, 2014an hasi zen Udala prozesuarekin eta urrats guztiak konpartitu ditu auzotarrekin. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902