Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko Udalak %3,1 murriztu zuen energia kontsumoa iaz

Kontsumoa jaitsi arren, energiaren prezioak gora egin du eta horregatik gastuak %1,2 igo du

Sábado, 23 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:12h

azpeitia- Azpeitiko Udalak herriko udal azpiegituren eta argiteriaren energia kontsumoa murrizteko hainbat neurri hartu ditu azken urteotan eta horren ondorioz energia kontsumoa %3,1 jaitsi zen 2015ean.

Edonola ere, kontsumoak eta kutsadurak behera egin badute ere, gastuak %1,2 gora egin du, “energiaren prezioak gora egin duelako”. Hala, iaz 751.148 euroko gastua izan zen energiak eragindakoa, hau da, 51,5 euro azpeitiar bakoitzeko.

Udalak emandako datuei kasu eginez, “iazko energia kontsumoaren %69a udal eraikin publikoena izan zen eta %31a, berriz, herriko argiteriarena”.

Eraikin publikoen artean, igerilekua da kontsumo handiena duen azpiegitura, kontsumo osoaren %47a, hain zuzen ere.

Ondoren hezkuntzara bideratutako eraikinek dute kontsumo altuena (%25a) eta udal bulegoek, berriz, %8a. Aitor Bereziartua zinegotziaren hitzetan, “bagenekien igerilekua dela, askogatik, energia gehien kon-tsumitzen duen azpiegitura. Horregatik, 2014an energia aurrezteko proiektu pilotoa jarri genuen abian bertan. Baina igerilekuko energia kontsumoa murrizteko neurri gehiago ere hartuko ditugu epe motzean”.

Kontsumo energetikoaren harira sortutako negutegi efektua eragiten duten gasen isuria ere jaitsi du Udalak. Hala, 2014an baino %11,8 gutxiago isuri zen iaz. Hori elektrizitate berdearen kontratazioak eta gas naturalaren kontsumoa jaisteak eragin du. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902