Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Argazkiek iradokitzen didatena idatzi dut nire liburu berrian”

Goiatz Labandibarrek ‘Fotogramak’ kaleratu du, hamaika ipuinen bilduma, irudietan oinarrituta

Marta Esnaola Ruben Plaza - Sábado, 23 de Abril de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Goiatz Labandibar idazle oiartzuarra, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Goiatz Labandibar idazle oiartzuarra, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Galería Noticia

Goiatz Labandibar idazle oiartzuarra, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

donostia- Argazki bakoitza une bat da, baina ezin jakin horren atzean dagoen istorioa. Goiatz Labandibar kazetari eta idazleak lizentzia txiki bat hartu du eta nazioarteko argazkilari ezberdinen hamaika irudi erabili ditu, horietatik abiatu eta istorio berriak asmatzeko. Horrela, 60. hamarkadako hippy giroa, Gerra Zibileko Bartzelona edota modaren hiriburua izan den Paris presente daude Elkar argitaletxearekin plazaratutako Fotogramak liburuko ipuinetan.

“Argazkilaritza oso gogoko dut eta duela bi urte eta erdi, gustuko argazki bat ikusi nuenean, ariketa bat egitea erabaki nuen: irudiak iradokitzen zidana idaztea”, adierazi zuen atzo Labandibarrek, liburuaren aurkezpenean. Ariketa horrekin jarraitu zuen eta azkenean, material nahiko potoloa zuela konturatu zen. Argazkiak, www.elkarargitaletxea.eus/fotogramak helbidean ikusgai daudenak, leku eta garai ezberdinetakoak dira, eta horietako asko oso ezagunak dira, azken hamarkadetako puntako argazkilarienak.

“Batzuetan datu erreal eta historikoez baliatu naiz, beraz, testuingurua ez da asmatua, baina beste batzuetan erabat asmatu ditut momentua eta lekua”, jakinarazi zuen atzo Labandibarrek. Adibide bezala, Ile motzeko neska ipuina aipatu zuen, Juan Guzmánek egindako argazki batetik abiatua. “Bertan, Gerra Zibilean Bartzelonan borrokan aritu zen neska bat ageri da, eta istorioa momentu historiko horretan kokatu dut”, azaldu zuen.

Hala ere, askotariko gaiak jorratu ditu egile oiartzuarrak liburuan. Adibidez, azalean ageri den argazkia Denis Stock estatubatuarrak 1968an Woodstocken ateratakoa da;Labandibarren istorioak Behin mundua berea izan zen izena du eta argazkiko neska protagonistak motel batean pasatako azken orduak aztertzen ditu. Modaren hiria, berriz, ileapaindegi batean ile-apaintzailearen eta bezeroen arteko berriketetan murgilduko da, eta Martin Munkácsiren Pariseko kaleetako argazki batean oinarrituta dago. Bestalde, Bukaera zirudien ipuinak, Eve Arnolden argazki batetik oinarritutakoak, Estatu Batuetako beltzen giroa azaltzen du, taberna batean bezeroak jasotzeko momentuan arreta jarrita.

“Une bakoitzean ezkutatuta dagoen istorioa imaginatu dut, baina ez dut denboran oso atzera egin, oso kokatuta daude ipuinak”, azaldu zuen.

Emakumeen presentzia handiaz konturatu zen egilea, baina nahi gabe egin duen zerbait dela aitortu zuen, “agian errazago ulertzen ditudalako edo euren bizitza imaginatzea ez zaidalako hain zaila egiten”.

Liburu honen atzetik zer etorriko den ez daki, boladaka idazten baitu literatura, baina Fotogramak argitaratzea ezusteko zerbait dela onartu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902